Andoni Labaka: “Denda baten gehiegikeria”
Beste egunean gertatu zitzaidana kontatuko dizuet. Giltza guztiak galdu nituen, eta Niessen barruan dagoen denda txiki batera joan nintzen behar nituen kopiak egitera (Mister Minit katekoa). Gizonak 80 euro kobratu zizkidan hamar kopia ezberdin egiteag...
Beste egunean gertatu zitzaidana kontatuko dizuet. Giltza guztiak galdu nituen, eta Niessen barruan dagoen denda txiki batera joan nintzen behar nituen kopiak egitera (Mister Minit katekoa).
Gizonak 80 euro kobratu zizkidan hamar kopia ezberdin egiteagatik. Garestia iruditu zitzaidanez, zuzenean Biteri kalean dagoen Otaño burdindegira joan nintzen. Prezioak alderatu ondoren, harrituta geratu nintzen sekulako harrikada eman zidatelako mister lapur horiek.
Gero, berriz, dendara itzuli nintzen, eta prezioak berriro konprobatzeko eskatu eta denak ondo kobratuak zeudela adierazi zidan. Otañoko prezioak aurrean jarri nizkion, eta beraiek enpresa kate handi barnean daudela eta prezioak markatuak izaten dituztela esan zidan.
Adibide batzuk emango dizkizuet: furgonetako giltza,txipa duenez, 47,05 euro Niessenen. Otañon hori ez zuten egiten, baina Donostiako Lejarreta etxean 35 eta 38 euro artean kobratzen dute. Giltza normala (atarikoa)aluminiozkoa Niessenen 3,5 euro eta Otañon 2,3; karabanarako giltza txiki bat Niessenen 7,05 euro eta Otañon 3,5; segurtasunezko puntuetako giltza(etxekoa) Niessenen 14,5 euro eta Otañon 8.
Beste batek kopiak egin aurretik jakinaren gainean badago ez da ni bezain baboa izango.