Omenaldia egingo diete gerran hildako eta zaurituei, 75 urte betetzean
Hilaren 13an 75 urte beteko dira erreketeak Lezon sartu zirenetik. Horregatik, omenaldia egingo diete 36ko gerran hildakoei eta zauritutakoei. Asteartean bertan izango da, jaiak hasi baino ordu erdi lehenago (18:30ean). Agustina Pontesta, Joxe Luix Agi...
Hilaren 13an 75 urte beteko dira erreketeak Lezon sartu zirenetik. Horregatik, omenaldia egingo diete 36ko gerran hildakoei eta zauritutakoei. Asteartean bertan izango da, jaiak hasi baino ordu erdi lehenago (18:30ean).
Agustina Pontesta, Joxe Luix Agirretxe eta Jorge Labordetak deialdia egin diete herritarrei bertara hurbiltzeko. Orain dela 75 urteko gertakariak gogorarazi nahi izan dituzte: “Donostia hartzeko bidean zihoazen Franco jeneralaren erreketeek gure herria mendean hartu zutela 75 urte beteko dira. Erorketa horrek Errepublikaren akabera ez ezik 40 urteko diktadura eta herri izaeraren ukazio bortitza ekarri zituen”. Ondoren etorritako errepresioak “heriotza eta sufrimendua” eragin zituela gogorarazi dute. Horregatik, biktimei eta garaiko sinboloei aurreskua dantzatuko diete asteartean.

