Hilaren 19tik aurrera izena eman daiteke arte plastikoetan
Xenpelar Arte Plastikoetako Udal Tailerrak 2011-2012 denboraldiko ikastaroen eskaintzaren berri eman du, eta datorren hilaren 19tik (astelehena) 29ra (osteguna) izena eman ahal izango da, ikastaroak emango dituzten toki berean, Merkatuzarren. Iaz bezal...
Xenpelar Arte Plastikoetako Udal Tailerrak 2011-2012 denboraldiko ikastaroen eskaintzaren berri eman du, eta datorren hilaren 19tik (astelehena) 29ra (osteguna) izena eman ahal izango da, ikastaroak emango dituzten toki berean, Merkatuzarren.
Iaz bezala, gazteentzako tailerrak mantenduko dira, eta horrekin batera baita zura tailerra, marrazketa eta pintura, argazkilaritza, zaharberritzea, koadernaketa, zeramika eta patchworka ere.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, tokiak mugatuak dira, eta izena ematerakoan nortasun agiriaren fotokopia aurkeztu beharko da. Informazio gehiago behar izanez gero, Merkatuzarren izango dira astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 20:00etara. Telefonoz harremanetan jartzeko, berriz, 943 44 96 29 zenbakira deitu behar da.
Prezioak
Ikasturte berrian matrikulak hiru hilabetekoak edo urte osokoak izan daitezke, eta prezioak horren araberakoak izango dira. Errenterian bizi direnek 148, 90 euro ordaindu beharko dituzte urteko osoko matrikularengatik, eta Errenterian bizi ez direnek, berriz, 246,55 euro. Tailerrak urte osoan, baina astean behin bakarrik eginez gero, errenteriarrek 111,55 euro ordaindu beharko dituzte, eta kanpokoek 169,30 euro.
Hiru hilabeterako izena eman nahi izanez gero, herrian bizi direnek 59,55 eurogatik egin ahal izango dute, eta kanpokoek, berriz, 90,90 eurogatik. Haurrentzako tailerren kuota, berriz, urte osokoa 96,60 eurokoa izango da, eta hiru hilabetekoa 33,80 eurokoa.

