Euskadiko Kopako finalaurrekoetan dago Ereintza
Lehia garrantzitsua izango du bihar arratsaldean Ereintza eskubaloiak, Euskadiko Kopako finalerako txartela izango baitu jokoan. Aurrean, talde handia izango du: Irungo Bidasoa. Partida 19:30ean hasiko da Galtzarabordako kiroldegian. Lehia horretako garaileak, Barakaldoren kontra jokatu beharko du finala hurrengo igandean, hilaren 25ean. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, 2011-2012 denboraldiko lehen lehia izango da, eta gaineratu dute sarrera doakoa izango dela. Beraz, herritar guztiak eta batik bat, eskubaloizale guztiak animatu dituzte Galtzarabordara joatera. Lehenengo fasean, akatsik ez Pasa den asteburuan jokatu zuten Ereintza eskubaloi taldekoek lehen fasea. Ez zuten hutsik egik, eta horrenbestez, finalaurrekoetara estuasun handirik gabe sailkatu ziren. Lehen fase horretako lehiak Zumaian jokatu zituzten, eta Espainiako Lehen Mailako taldeak izan ziren bertan: Zarautz Amenabar, Pulpo Bigara, Egia eta Ereintza eskubaloia. Larunbatean, lehen lehian, Zarautz nagusitu zen Pulporen kontra 24-21. Bigarren lehian, berriz, Ereintzak 29-26 irabazi zuen Egiaren kontra. Lehia estua izan zen, eta errenteriarrak markagailuan atzetik joan ziren ia denbora guztian. Hala ere, partida amaieran bi eta hiru goleko errenta ateratzea lortu zuten. Igandean, berriz, aurreko bi partidetako garaileak izan ziren aurrez aurre: Zarautz eta Ereintza. 24-19ko emaitzarekin nagusitu zen Ereintza. Hasieratik bukaerara nagusi izan ziren errenteriarrak. Duela hiru aste inguru hasi zen entrenatzen eskubaloi taldea. Baloiarekin ez dute lan handirik egin, [...]
Lehia garrantzitsua izango du bihar arratsaldean Ereintza eskubaloiak, Euskadiko Kopako finalerako txartela izango baitu jokoan. Aurrean, talde handia izango du: Irungo Bidasoa. Partida 19:30ean hasiko da Galtzarabordako kiroldegian.
Lehia horretako garaileak, Barakaldoren kontra jokatu beharko du finala hurrengo igandean, hilaren 25ean.
Antolatzaileek gogorarazi dutenez, 2011-2012 denboraldiko lehen lehia izango da, eta gaineratu dute sarrera doakoa izango dela. Beraz, herritar guztiak eta batik bat, eskubaloizale guztiak animatu dituzte Galtzarabordara joatera.
Lehenengo fasean, akatsik ez
Pasa den asteburuan jokatu zuten Ereintza eskubaloi taldekoek lehen fasea. Ez zuten hutsik egik, eta horrenbestez, finalaurrekoetara estuasun handirik gabe sailkatu ziren.
Lehen fase horretako lehiak Zumaian jokatu zituzten, eta Espainiako Lehen Mailako taldeak izan ziren bertan: Zarautz Amenabar, Pulpo Bigara, Egia eta Ereintza eskubaloia.
Larunbatean, lehen lehian, Zarautz nagusitu zen Pulporen kontra 24-21. Bigarren lehian, berriz, Ereintzak 29-26 irabazi zuen Egiaren kontra. Lehia estua izan zen, eta errenteriarrak markagailuan atzetik joan ziren ia denbora guztian. Hala ere, partida amaieran bi eta hiru goleko errenta ateratzea lortu zuten.
Igandean, berriz, aurreko bi partidetako garaileak izan ziren aurrez aurre: Zarautz eta Ereintza. 24-19ko emaitzarekin nagusitu zen Ereintza. Hasieratik bukaerara nagusi izan ziren errenteriarrak.
Duela hiru aste inguru hasi zen entrenatzen eskubaloi taldea. Baloiarekin ez dute lan handirik egin, baina bi partida horien ostean, sentsazio honekin dabiltza Ereintzan. Taldetik jakinarazi dutenez, ordea, gogor jarraituko dute lanean.

