Elizalde eskolako jantokia handitzeko lanak martxan onean doaz aurrera
Elizalde eskolako jantokia handitzeko lanak badoaz aurrera. Uztailean hasi zituzten. Lehendabiziko, orain arte jantokia izan den eskola barruko eremua egokitzeko lanak egin dituzte. Horrela, ikasleek ikasturtea hasi berritan erabili ahal izango dute ja...
Elizalde eskolako jantokia handitzeko lanak badoaz aurrera. Uztailean hasi zituzten. Lehendabiziko, orain arte jantokia izan den eskola barruko eremua egokitzeko lanak egin dituzte. Horrela, ikasleek ikasturtea hasi berritan erabili ahal izango dute jantoki berritua, txandaka.
Ondoren, eraikina handitzeko lanak hasiko dituzte, Kontzejupe aldera. Udaletik jakinarazi dutenez, “lanak egin bitartean eskolako martxari ahal den eta traba gutxien eragitea da helburua”. Urte honen bukaerarako lanak bukatuta egongo direla aurreikusi dute.
Aspaldiko beharra
Udaletik nabarmendu dutenez, Elizalde eskolako jantokia handitzeko lanak “bertako hezkuntza komunitatearentzako hobekuntza nabarmena ekarriko dute”.
Elizaldeko eskola komunitateak aspalditik eskatzen zuen jantokia handitzea, ikasle guztiak ez zirelako sartzen. Jantokia handitzeko lanak bukatzen direnean, eskolan zerbitzua erabiltzen duten ikasle guztiek egin ahal izango dute otordua bertan. Udaletik jakinarazi dutenez gainera, “etorkizun batean jantoki handiagoa behar izanez gero, eraikina egingo den moduak handitzeko aukera emango du”.
Elizaldeko jantokia handitzeko eta egokitzeko lanak Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean finantzatuko dituzte.

