Atzerapausuak salatzeko protesta egin du Jaizkibel konpainiak
Jaizkibel konpainiak protesta ekintza egin du gaur Alardeko ibilbidean, Jaurlaritzak azken urteotako ibilbidea egitea galerazi diola salatzeko. Besteak beste, entseguetan San Pedro kaletik igarotzea eta gaurko egunez Gernikako Arbola ondotik pasatzea debekatua izan du aurten Jazikibelek. Kantineraz gain beste zereginetan emakumeen parte hartzea onartzen duen konpainia bakarra da Jaizkibel, eta Alardearen aurretik egiten du ibilbidea, Herrizaingo sailaren agindua betez. Aurten, zehaztuta zegoena baino minutu batzuk lehenago abiatu da Zumardia ingurutik —gero jakin izan dugu aurrerapen txiki hori protesta ordutegi barruan egin ahal izateko izan dela—. Hala, Jaizkibelek ez du Alardeko beste konpainien jarduna oztopatu. Arazorik gabe igo du Jaizkibelek Kale Nagusia, aldekoen txaloen eta kontrakoen oihuen artean; azken hauek plastiko beltzak erabili dituzte aurten konpainia parekideak Kale Nagusian egiten duen ibilbidean zehar. Protesta Kale Nagusia jeitsi ondoren egin dute, Santa Maria ateaurrean. Konpainiako azken kideak atetik igaro direla ikustean lurrean esertzeko agindua eman du Anabel Salinas Jaizkibel konpainiako kapitainak. “Nahikoa dela esateko eseri gara”, esan du. Salinasek gogor kritikatu du joan zen astean Herrizaingo sailak azken urteotako ibilbidea aldatu izana eta “emakumeen eskubideen aldeko borrokan atzerapausua” dela adierazi du.
Jaizkibel konpainiak protesta ekintza egin du gaur Alardeko ibilbidean, Jaurlaritzak azken urteotako ibilbidea egitea galerazi diola salatzeko. Besteak beste, entseguetan San Pedro kaletik igarotzea eta gaurko egunez Gernikako Arbola ondotik pasatzea debekatua izan du aurten Jazikibelek.
Kantineraz gain beste zereginetan emakumeen parte hartzea onartzen duen konpainia bakarra da Jaizkibel, eta Alardearen aurretik egiten du ibilbidea, Herrizaingo sailaren agindua betez. Aurten, zehaztuta zegoena baino minutu batzuk lehenago abiatu da Zumardia ingurutik —gero jakin izan dugu aurrerapen txiki hori protesta ordutegi barruan egin ahal izateko izan dela—. Hala, Jaizkibelek ez du Alardeko beste konpainien jarduna oztopatu.
Arazorik gabe igo du Jaizkibelek Kale Nagusia, aldekoen txaloen eta kontrakoen oihuen artean; azken hauek plastiko beltzak erabili dituzte aurten konpainia parekideak Kale Nagusian egiten duen ibilbidean zehar.
Protesta Kale Nagusia jeitsi ondoren egin dute, Santa Maria ateaurrean. Konpainiako azken kideak atetik igaro direla ikustean lurrean esertzeko agindua eman du Anabel Salinas Jaizkibel konpainiako kapitainak. “Nahikoa dela esateko eseri gara”, esan du. Salinasek gogor kritikatu du joan zen astean Herrizaingo sailak azken urteotako ibilbidea aldatu izana eta “emakumeen eskubideen aldeko borrokan atzerapausua” dela adierazi du.


