Helduen Heziketa Iraunkorreko ikastaroetan izena eman daiteke
Helduen Heziketa Iraunkorreko (HHI) zentroak ireki du matrikulatzeko epea. Hilaren 16 arte eman daiteke izena, goizez eta arratsaldez. Hainbat ikastaro eskaintzen dituzte Altzibarko eskoletan eta eskualdeko gainontzeko zentroetan, 18 urtetik gorakoei z...
Helduen Heziketa Iraunkorreko (HHI) zentroak ireki du matrikulatzeko epea. Hilaren 16 arte eman daiteke izena, goizez eta arratsaldez.
Hainbat ikastaro eskaintzen dituzte Altzibarko eskoletan eta eskualdeko gainontzeko zentroetan, 18 urtetik gorakoei zuzenduta (ondoko koadroan). Guztiak doakoak dira.
Izena eman nahi dutenek, Altzibarko eskoletatik (Agerrealde Etxadian) pasatu behar dute. Goizez, 10:00etatik 13:00etara. Arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara —ostiral arratsaldetan ez dago izena emateko aukerarik, zentroa itxita egoten baita—.
Telefono zenbakia eta helbide elektronikoa ere jarri dituzte, interesdunen eskura: 943 49 00 48 eta 012168ad[abildua]hezkuntza.net. Eta eskualdeko HHIk webgunea ere badu: http://www.epaoarso.com/.
Ikastaroaren aurkezpena
Hilaren 16an izena emateko epea bukatu ondoren, hilaren 19ko astean bertan hasiko dira eskolak. Ondoren, hilaren 22an ikasturtea aurkeztuko dute. Irailetik ekainera arteko ikasturtea izango da: ekainaren 21ean bukatuko dute.