Garbigunea eraikitzen
Talaia poligonoan garbigune berria eraikitzeko lanak hasi dira. San Markoko Mankomunitatea ari da lanak egiten, udalak eskatuta. Lanak bukatzean, “zerbitzu hobea eskainiko da eta txukunagoa izango da”. Izan ere, iazko maiatzaren 23tik ireki...
Talaia poligonoan garbigune berria eraikitzeko lanak hasi dira. San Markoko Mankomunitatea ari da lanak egiten, udalak eskatuta. Lanak bukatzean, “zerbitzu hobea eskainiko da eta txukunagoa izango da”. Izan ere, iazko maiatzaren 23tik irekita egon den garbigunea, Udalak gogorarazi duenez, “behin-behinekoa da, garbigune berria eraiki bitartekoa”.
Garbigune berria gaur egungoa dagoen toki berean egongo da. Hala ere, handiagoa izango da eremuz: 2.000 metro koadro inguru izango ditu. Aurreikuspenen arabera, urte honen bukaerarako bukatuko dituzte lanak.
Oiartzuarrek ez ezik, inguruko herrietako bizilagunek ere erabili ahal izango dute.