Abuztuko etenaldia eta gero, etzidamu hasiko da berriro kantu jira
Hilabeteko oporren ondoren, abesteko gogoz ekingo diote hurrengo txanpari kantu jirakoek. Lau Haizetara elkarteak antolatuta, etzidamu berriro hasiko dira erdialdeko kaleak girotzen euskarazko abestiak kantatuz. Hala, ohi bezala, eguerdiko hamabietan j...
Hilabeteko oporren ondoren, abesteko gogoz ekingo diote hurrengo txanpari kantu jirakoek. Lau Haizetara elkarteak antolatuta, etzidamu berriro hasiko dira erdialdeko kaleak girotzen euskarazko abestiak kantatuz. Hala, ohi bezala, eguerdiko hamabietan jarri dute hitzordua, Herriko Enparantzan.
Hileko bigarren larunbata izaki, etzi tokatzen da kantu jira, eta abuztuko etenaldiaren ostean norbait despistatuta badabil, asteburu honetan izango du berriro kantuan ibiltzeko aukera.
Ibilbidea betikoa izango da. Herriko Enparantzan bilduko dira, eta handik Biteri kalea, Xabier Olaskoaga plaza eta Madalena kalea zeharkatuko dituzte. Hasi bezala Herriko Enparantzan bukatuko dute.
Buelta hori egiteko ordubete inguru egingo dute, eta bitartean euskarazko abestiekin girotu dituzte kaleak.
80 egun inguru
Antolatzaileek gogorarazi dutenez, normalean 80 lagun inguruk parte hartzen dute ekimen horretan. Hala ere, herritar guztiei luzatu diete deialdia euskal kulturara hurbildu, eta ordubetez ederki pasatzeko.