Txostek 13-7 irabazi dio Behar Zanari
Garaipen garrantzitsua Txostekoentzat Enrike Abril lehiaketan. Alde batetik, finalaurrekotan sartzeko arerio zuzenak izaten baitira billabonarrak, eta bestetik euren kantxa motz eta azkarrean jokatzea zail egiten zaielako herrikoei, neurri zabalagoetar...
Garaipen garrantzitsua Txostekoentzat Enrike Abril lehiaketan. Alde batetik, finalaurrekotan sartzeko arerio zuzenak izaten baitira billabonarrak, eta bestetik euren kantxa motz eta azkarrean jokatzea zail egiten zaielako herrikoei, neurri zabalagoetara ohituta daudelako.
Partida hasieratik kontrolatua izan zuten, eta kantxa horrek eskatzen duen azpiko joko azkarrera nahiko ongi moldatu ziren.
Txostekoek hurrengo partida larunbatean, hilaren 10ean, jokatuko dute Oiartzungo Beheko plazan, 17:00etan, Donibane Lohizuneko Luzaz Gazte Euskal Herriko txapelduna den taldearen kontra.