Odol erauzketak egingo dituzte bihar eta etzi Reinan eta Beraunen
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko Errenteriako ordezkaritzak odol erauzketak egingo ditu bihar eta etzi. Bi egunetakoak, programatutako odol erauzketak dira. Erauzketak bihar Reina Aretoan egingo dituzte 18.30etik 20:30era arte. Etzi, berriz, Beraungo...
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko Errenteriako ordezkaritzak odol erauzketak egingo ditu bihar eta etzi. Bi egunetakoak, programatutako odol erauzketak dira. Erauzketak bihar Reina Aretoan egingo dituzte 18.30etik 20:30era arte.
Etzi, berriz, Beraungo anbulatorioan egingo dituzte gaurko ordutegi berean.
Herritarrak animatu
Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteko Errenteriako ordezkaritzak deia luzatu die herritarrei odola emateko. “Odola beharrezkoa da, ezinbestekoa, eta gure herrian emaile gutxi dago zoritxarrez”, azaldu dute.
Horrenbestez, 18 eta 65 urteko herritarrak gaurko eta biharko odol erauzketan parte hartzeko eskatu die odol emaileen elkarteak. Bi egun hauetan ezin badute, datorren hilabetean izango dute aukera berriz ere.