Mikel Odriozola 35. kilometroan kanporatu dute Korean
Mikel Odriozola ibilketariak ez zuen bere helburua lortzerik izan. Osakan 2007. urtean lortutako marka hobetu edo berdindu nahi zuen joan den larunbatean Korean jokatutako Munduko Txapelketan, baina hasieratik atzetik joan zen Errenteriakoa: 10. kilo...
Mikel Odriozola ibilketariak ez zuen bere helburua lortzerik izan. Osakan 2007. urtean lortutako marka hobetu edo berdindu nahi zuen joan den larunbatean Korean jokatutako Munduko Txapelketan, baina hasieratik atzetik joan zen Errenteriakoa: 10. kilometroan 24. postuan zihoan. Txartel horia ikusi zuen, eta 35. kilometrora heldu baino zertxobait lehenago kanporatu zuten lasterketatik. Munduko Txapelketaren ondoren, Errenteriako ibilketariak Munduko Kopa eta Joko Olinpikoak ditu orain buruan.