Juan D. Ramos ‘Pelukas’: ‘Hibaika: eta zergatik ez?’
Juan D. Ramos ‘Pelukas’. Osteguna, irailak 1, Kontxako Banderako sailkapen proba. Kolore guztietako kamisetak kaian: arrosak (Donibane) moreak (San Pedro), gorriak (Zumaia) eta beste halako hamaika. Herriko jende ugari Aquarium inguruan, eta gehienak Errenteria-Oreretako traineruarenak ez diren koloreekin jantziak. Egia da normalean irabazleen alde egin ohi dugula, talde garaileak ditugu gustuko eta beraiekin identifikatzen gara: futbolean (Athletic edo Bartzelona), saskibaloian(Tau), eskubaloian(orain gutxi arte Bidasoa eta Portland). Baina herriko taldeei dagokienean, are nabarmenagoa izaten da alde hori maila baxuenetan badaude. Norberak nahi duen taldearen jarraitzale izateko eskubide osoa du, noski, baina babesak, txikia izanik ere morala ematen dio taldeari, batetik, eta kirolaria asetzen du, bestetik. Imajina ezazue une batez Hibaika Kontxako ohorezko txandan dagoela; ziur naiz herri osoa gure Madalenen koloreekin izango zela Kontxan. Touring edo Beti Ona 2. mailan balira, nola legoke futbol zelaia? Eta Ereintza Asobal jokatzen ariko balitz, nola geldituko litzateke kiroldegia? Babes ditzagun gure herriko taldeak, orain behar baitute gure laguntza eta ez txapeldun bihurtzen direnean. Hamaika talde eta kirol ditugu herrian, eta ziur horietakoren batekin identifikatzen garela . Guztion babesarekin ziur naiz egunen batean Hibaika Kontxan ikusiko dugula, futbola Oreretak merezi duen mailan, Oarsoaldea Igeriketa taldeko igerilariren bat munduko txapeldun bihurtuta edo Paco Bueno taldeko boxealariren [...]
Juan D. Ramos ‘Pelukas’. Osteguna, irailak 1, Kontxako Banderako sailkapen proba. Kolore guztietako kamisetak kaian: arrosak (Donibane) moreak (San Pedro), gorriak (Zumaia) eta beste halako hamaika. Herriko jende ugari Aquarium inguruan, eta gehienak Errenteria-Oreretako traineruarenak ez diren koloreekin jantziak. Egia da normalean irabazleen alde egin ohi dugula, talde garaileak ditugu gustuko eta beraiekin identifikatzen gara: futbolean (Athletic edo Bartzelona), saskibaloian(Tau), eskubaloian(orain gutxi arte Bidasoa eta Portland). Baina herriko taldeei dagokienean, are nabarmenagoa izaten da alde hori maila baxuenetan badaude.
Norberak nahi duen taldearen jarraitzale izateko eskubide osoa du, noski, baina babesak, txikia izanik ere morala ematen dio taldeari, batetik, eta kirolaria asetzen du, bestetik. Imajina ezazue une batez Hibaika Kontxako ohorezko txandan dagoela; ziur naiz herri osoa gure Madalenen koloreekin izango zela Kontxan. Touring edo Beti Ona 2. mailan balira, nola legoke futbol zelaia? Eta Ereintza Asobal jokatzen ariko balitz, nola geldituko litzateke kiroldegia?
Babes ditzagun gure herriko taldeak, orain behar baitute gure laguntza eta ez txapeldun bihurtzen direnean. Hamaika talde eta kirol ditugu herrian, eta ziur horietakoren batekin identifikatzen garela . Guztion babesarekin ziur naiz egunen batean Hibaika Kontxan ikusiko dugula, futbola Oreretak merezi duen mailan, Oarsoaldea Igeriketa taldeko igerilariren bat munduko txapeldun bihurtuta edo Paco Bueno taldeko boxealariren bat mundialean borrokatzen… Bizitza honetan irabaztea ez da dena, baina bai amets egin eta ilusioa izatea. Horretarako, besteak beste, babesa eta onarpena behar dira.