Espezien eboluzioari buruzko erakusketa abiatu dute Plaiaundin
Espezien eboluzioaren teoriari buruzko erakusketa zabaldu dute gaur Plaiaundi Parke Ekologikoan. Darwinen arkikuntzaren 150. urteurrena ospatzeko Espainiako Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluak (CSIC) 2009an prestaturiko erakusketa da. Hamahir...
Espezien eboluzioaren teoriari buruzko erakusketa zabaldu dute gaur Plaiaundi Parke Ekologikoan. Darwinen arkikuntzaren 150. urteurrena ospatzeko Espainiako Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluak (CSIC) 2009an prestaturiko erakusketa da. Hamahiru panelez osaturik dago, testuak eta irudiak bateratzen dituztenak. Ekimenaren helburua gazteen artean kultura eta zaletasun-zientifikoa sustatzea da, eta horretarako bisitariek Ingalaterrako zientifikoaren lana eta bizitza ezagutu eta bere teorian abiatuta egungo zentro eta laborategiek egiten dituzten ikerketen berri jaso ahal izango dute. Darwin 2009. Eboluzioaren Teoriaren 150. urteurrena erakusketa irailaren 5etik 25era bisitatu ahalko da Plaiaundi Parke Ekologikoko Txingudi Ekoetxean. Ohi bezala, sartzea doan da.