Abuztuan, langabe gutxiago Bidasoan eta gehiago Oarsoaldean
Abuztuko langabezia datuak jakinarazi ditu Bidasoa Bizirik-ek. Hala, Bidasoan, abuztuko azken egunean 5,260 langabe zeuden, uztailaren 31n baino 103 gutxiago, eta Oarsoaldean 4.614 (uztailaren bukaeran baino hamalau gehiago). Beraz, Bidasoko langabezia tasa %13,29an dago, eta Oarsoaldekoa, berriz, %13,01n. Iaz, abuztuaren buakeran, 5.115 langabe zeuden Bidasoan (%12,84ko tasa), eta 4.304 Oarsoaldean (%12,1). Hau da, urtebetean, langabeen kopurua %2,83 hazi da Bidasoan, eta %7,2 Oarsoaldean.