5-0 irabazi dio Pasaiak Touringi, Mauricio Olearen IV. Oroimenezkoan
Baikor eta gogotsu. Hala ekingo diote zuri-gorriek larunbatean abiatuko den denboraldiari. Aurredenboraldian jokatutako sei partidatatik hiru irabazi dituzte eta horrek zaleak eta jokalariak motibatu ditu. Lehengo larunbatean jokatu du azkenekoz Pasaiak, Touringen kontra, talde zuri-gorriak laugarren urtez jarraian antolatutako Mauricio Olearen Oroimenezkoan. 5-0 irabazi zuten antxotarrek. Talde nagusiaren aurretik Pasaiako beste lau taldek jokatu zuten. Txikienek goizean jokatu zuten. Pasaiako A taldeak 9-1 irabazi zion bertako B taldeari. Horren ondoren beste bi partida aurreikusiak zeuden, baina bertan behera utzi behar izan zituzten euriarengatik: Kadeteen Pasaia-Trintxepe eta Gazteen Pasaia-Allerru. Aurten, sei talde Arratsaldean eguraldia zertxobait hobetu eta Lehen Mailako Erregionaleko talde berriak Oiartzunen kontra jokatu ahal izan zuen, 2-1 irabaziz. Aurten sei talde izango ditu guztira Pasaiak, iaz baino bi gehiago: Haurren Mailan bi talde eta Erregionaleko Lehen Mailan ariko den talde berria. Horrez gain, talde nagusiak entrenatzaile berria du. Lehengo abuztuaren 4az geroztik, Vasconiatik heldu den Arkaitz Lacambraren agindupean ari dira lanean zuri gorriak. Entrenatzaileaz gain, sei jokalari berri ekarri ditu Pasaiak taldera. Taldea Entrenatzailea. Arkaitz Lakambra. Prestatzailea. Julen Alcala. Atezainen entrenatzailea. Virgilio Alcaide. Masajista. Juan Gisbert. Jokalariak. Iker Vidal; Ivan Kortajarena; Borja Carrizo; Ander Famoso; Imanol Vidal; Asier Araneta; Josu Vidal; Txus Duarte; Ibon Gutierrez; David Elvira; Asier Agirre; [...]
Baikor eta gogotsu. Hala ekingo diote zuri-gorriek larunbatean abiatuko den denboraldiari. Aurredenboraldian jokatutako sei partidatatik hiru irabazi dituzte eta horrek zaleak eta jokalariak motibatu ditu.
Lehengo larunbatean jokatu du azkenekoz Pasaiak, Touringen kontra, talde zuri-gorriak laugarren urtez jarraian antolatutako Mauricio Olearen Oroimenezkoan. 5-0 irabazi zuten antxotarrek.
Talde nagusiaren aurretik Pasaiako beste lau taldek jokatu zuten. Txikienek goizean jokatu zuten. Pasaiako A taldeak 9-1 irabazi zion bertako B taldeari.
Horren ondoren beste bi partida aurreikusiak zeuden, baina bertan behera utzi behar izan zituzten euriarengatik: Kadeteen Pasaia-Trintxepe eta Gazteen Pasaia-Allerru.
Aurten, sei talde
Arratsaldean eguraldia zertxobait hobetu eta Lehen Mailako Erregionaleko talde berriak Oiartzunen kontra jokatu ahal izan zuen, 2-1 irabaziz.
Aurten sei talde izango ditu guztira Pasaiak, iaz baino bi gehiago: Haurren Mailan bi talde eta Erregionaleko Lehen Mailan ariko den talde berria.
Horrez gain, talde nagusiak entrenatzaile berria du. Lehengo abuztuaren 4az geroztik, Vasconiatik heldu den Arkaitz Lacambraren agindupean ari dira lanean zuri gorriak. Entrenatzaileaz gain, sei jokalari berri ekarri ditu Pasaiak taldera.
Taldea
Entrenatzailea. Arkaitz Lakambra.
Prestatzailea. Julen Alcala.
Atezainen entrenatzailea. Virgilio Alcaide.
Masajista. Juan Gisbert.
Jokalariak. Iker Vidal; Ivan Kortajarena; Borja Carrizo; Ander Famoso; Imanol Vidal; Asier Araneta; Josu Vidal; Txus Duarte; Ibon Gutierrez; David Elvira; Asier Agirre; Dani Carrion; Igor Mera; Igarki Arrondo; Ioritz Learte; Ibai Araque eta Joseba Aranburu.
Jokalari berriak: Jon Sarasua (Lehengokoak); Iñigo Montes (Vasconia); Jon Cañadas (Vasconia); Eneko Abrego (Kostkas); Imanol Perez (Roteta); eta Gorka Martin (Lehengokoak).
Bajak. Davitxi, Luismi, Josu Perez, Pablo Montes, Mikel Mazuela eta Iñigo Sanchez.