2011/9/3

Elena Barcena oreretarra da Venezuelan atxikitako hiru deportatuetako bat

Elena Barcena oreretarra atxiki dute venezuelan beste bi deportaturekin batera

admin

‘Hatxeroa’ eskultura inauguratu dute

Hondarribiko jaien lehen ekitaldi sinbolikoa atzo arratsaldean egin zuten, Santa Maria ateaurrean: Hatxeroa izeneko eskultura inauguratu zuten. Bertan izan ziren Aitor Kerejeta alkatea, hainbat zinegotzi, eta azken lau urteetan Kulturako zinegotzi izan den Xabier Tife, ekimenaren sustatzaile nagusiena. Ia 200 hiritar bertaratu ziren ekitaldira, eta eskultura berriarekin argazkiak ateratzeko aukera izan  zuten Aitor Kerejeta alkateak, ekitaldia, “Hatxeroak gure Alardean daukan berezitasun eta garrantzia” nabarmendu zuen: “Ez dago hondarribitarrik hatxeroa Santa Maria atetik pasatzen ikusi eta zirrara berezi bat sentitzen ez duenik. Ez dakigu noiz izan zen Alardean atera ziren lehen aldia, baina bai, Hatxeroen buru izan direla, besteak beste, Florentino Portu eta Fernando Artola Bordari, biak XX. mendean zehar”. Kale Nagusirako sarrera zainduko du Hatxero handiak, bi metro t’erdi eta 420 kiloko pisuarekin. Eibarko Alfa Arte enpresak egin du.  

admin

Shrek 4 filma ikusi ahalko da gaur Kaneta portuan

Kaneta portuko ordokian Kanpoko zinema ikusteko aukera izanen da gaur, 21:30etan hasita. Shrek 4 filma amango dute. Ekitaldia Turismo arloak antolatzen du, eta doan da.

admin

Oiartzun ibaiaren ur goraldiak arazoak sortu ditu Oarsoaldean

urak gora egin eta arazoak sortu ditu oarsoaldean oiartzun ibaiak

admin

Altamira jaietan murgildu da

Altamirako jaiak

admin

Beti Onaren txapelketaren finalak, bertan behera

Astean zehar hainbat lehia jokatzen ibili ondoren, Beti Onak antolatutako Oarsoaldea Txapelketaren finalak gaur jokatu behar zituzten. Hirugarren postuarengatik borrokatu behar zuen talde antolatzaileak eta Rotetari egin behar zion aurre. Partida 10:00...

admin

Ama Guadalupekoa Itsas Bela txapelketa

Hendaiako Yacht Club Sokoburu Itsasoa (YCSI) eta  Hondarribiko Itsaskari Baitak antolatuta, Ama Guadalupekoa saria ospatuko da gaur Badian, Open mailako ontzientzat.

admin
Gehiago