IAT azterketak, datorren astean Oiartzunen
Datorren astean, irailaren 6an eta 8an —asteartean eta ostegunean—, motorren IAT azterketa pasatzeko aukera izango da Oiartzunen. Kontzejupean jarriko du postua Irungo IAT zentroak, 08:30etik 13:30era. Azterketa egin ahal izateko, aurrez ordua hart...
Datorren astean, irailaren 6an eta 8an —asteartean eta ostegunean—, motorren IAT azterketa pasatzeko aukera izango da Oiartzunen. Kontzejupean jarriko du postua Irungo IAT zentroak, 08:30etik 13:30era.
Azterketa egin ahal izateko, aurrez ordua hartu behar da udaltzaingora deituta (943 493 311). IAT herrian bertan pasatu dezakete gehienez ere 125 zaldiko motorrek. Egunean bertan, motorraren fitxa teknikoa, zirkulazio baimena eta aseguru poliza aurkeztu behar dira azterketan.

