Txingudi Vida-ren azoka solidarioa egingo dute San Pedro kalean
Txingudi Vida Gobernuz Kanpoko Erakundeak azoka solidarioa jarriko du bihar eta etzi San Pedro kalean, Azeri Elkartearen aurrean. Goizeko 11:00etan irekiko dute eta gaueko 21:00ak arte egongo da zabalik. Hainbat komertzio eta norbanakok emandako produ...
Txingudi Vida Gobernuz Kanpoko Erakundeak azoka solidarioa jarriko du bihar eta etzi San Pedro kalean, Azeri Elkartearen aurrean. Goizeko 11:00etan irekiko dute eta gaueko 21:00ak arte egongo da zabalik.
Hainbat komertzio eta norbanakok emandako produktuak egongo dira salgai, eta irabaziek Erakundea Afrikako Burkina Fasoko Kamboinse herrian egiten ari diren umezurztegi bat eraikitzeko balioko dute.
Proiektuaren helburua umezurztegi hau eraiki eta bertoko haurrei eskolaratzea erreztea da. Hiriburutik 20 kilometrotako distantzian dago, eta eraikina emakumeek gidatuko dute, mistoa izango da nahiz eta neskek lehentasuna izango duten.

