Oiartzungo I. Esku Pilota Sariaren finalerdiak, gaur eta bihar
Aurten, lehen aldiz, Oiartzungo Esku Pilota Saria antolatu du Oiarpek. Finalerdiak eta finalak jokatuko dituzte pilotariek. Bina finalerdi izango dira, bai Gazte Mailan eta baita Senior Mailan ere. Izan ere, zortzi bikote ariko dira lehian, lau gazteet...
Aurten, lehen aldiz, Oiartzungo Esku Pilota Saria antolatu du Oiarpek. Finalerdiak eta finalak jokatuko dituzte pilotariek.
Bina finalerdi izango dira, bai Gazte Mailan eta baita Senior Mailan ere. Izan ere, zortzi bikote ariko dira lehian, lau gazteetan, eta beste lau seniorretan. Gaur eta bihar jokatuko dituzte finalerdiak, Madalensoro pilotalekuan.
Garaileek abuztuaren 3an jokatuko dute finala, Xanisteban Egunean.
Txapelketan bost oiartzuarrek hartuko dute parte. Gazteetan, hiruk: Ander Imazek, Jokin Hernandezek eta Oier Sarastik. Seniorretan, bik: Jon Irastorzak eta Iñigo Ugaldek.
Gaur, 20:00etan
- Gazteak: O. Sarasti-X. Erostarbe/J. Altuna-X. Imaz.
- Seniorrak: X. Santxo-J. Irastorza/U. Iribar-O. Iribar.
Bihar, 20:00etan
- Gazteak: J. Hernandez-D. Unanua/A. Agirre-A. Imaz.
- Seniorrak: A. Arribillaga-I. Ugalde/G. Bendoiro-A. Aizpuru.

