Juanma Garate Martxa egingo dute etzi
Juanma Garate txirrindulari martxaren bigarren ekitaldia egingo dute etzi, 08:30ean hasita. Gal Stadiumean hasi eta bukatuko da, eta ibilbidea egiten ez dutenentzat hainbat ekitaldi antolatu dituzte, nagusi zein haurrentzat. Aurten bi ibilbideren artea...
Juanma Garate txirrindulari martxaren bigarren ekitaldia egingo dute etzi, 08:30ean hasita. Gal Stadiumean hasi eta bukatuko da, eta ibilbidea egiten ez dutenentzat hainbat ekitaldi antolatu dituzte, nagusi zein haurrentzat. Aurten bi ibilbideren artean hautatu daiteke, 120 eta 130 kilometrokoak; luzeena aukeratzen dutenek Ingelesaren gaztelura igo beharko dute, besteek ez. Ibilbidea ez da lehiakorra, baina zenbait txirrindulari profesionalek parte hartuko dute, hala nola, Luis Leon Sanchezek, Carlos Barredok, eta Garatek berak. Ziklista irundarrak ez ditu erabat osatu Tourreko erorketak eragindako zauriak, baina ibilbide osoa egiten saiatuko dela iragarri du.

