Iturriotz auzoan Santioek aurrera darraite
Iturriotz auzoa bete-betean ari da Santioak ospatzen. Hilaren 23an hasi zituzten jaiak, eta San Inazio Egunarekin amaituko dituzte. Auzoko gazte taldeak egitarau oparoa antolatu du beste urte batez. Horren harira, herenegun, Iturriotz auzoko Iturri Berri elkartean erretiratuen bazkaria egin zuten. Bertan 49 erretiratu elkartu ziren, Agustina San Sebastian eta Pepe Garciak prestatutako bazkari ezin ederragoa dastatzera. Menua bikaina izan zuten urtero legez: zizka-mizkak hasteko, ondoren arrain zopa, jarraian legatza, eta bigarren platera amaitzeko azpizuna. Eta postretarako izozkia ijito besoarekin. Hona hurrengo egunetarako egitaraua: Gaur, ostirala 16:30ean. Gorriti show. Jarraian. Txokolate jatea bertaratzen direne guztientzat. 20:00etan. Presoen aldeko kartelada. 22:00etan. Bajinaren Bakarrizketak antzezlana. 22:00etan. Truk txapelketa, Iturri Berri elkartean. 22:00etan itxiko dute izen-ematea. Bihar, larunbata, San Inazio bezpera 10:00etan. Bizikleta martxa, Iturriozko mendietan barrena. 10:30ean. Iturriozko pilotari gazteen norgehiagoka, pilotalekuan. 16:30ean. III.Haur Krosa (4-10 urte). 18:00etan. Iturrioztarren III.Sagardo Dastaketa eta Lehiaketa. Norberak bere etxekoa eraman. Lehen hiru sailkatuek xanistebanetan egingo dute Sagardo Lehiaketan parte hartzeko aukera irabaziko dute. 21:30ean. Bertso afaria, Soroan. Bertsolariak: Onintza Enbeita, Ander Lizarralde, Jon Maia eta Angel Mari Peñagarikano. Afaltzeko, Trikikupelako kideek prestatutako afaria, sagardotegi gisa girotutako Soroan. Etzi, igandea, San Inazio eguna 9:00etan. Goiz eresia, Oiartzungo Lartaun Txistulari Taldearekin. 11:00tan. Desafioa: auzoko hirukote gaztea astoaren kontra. [...]
Iturriotz auzoa bete-betean ari da Santioak ospatzen. Hilaren 23an hasi zituzten jaiak, eta San Inazio Egunarekin amaituko dituzte.
Auzoko gazte taldeak egitarau oparoa antolatu du beste urte batez. Horren harira, herenegun, Iturriotz auzoko Iturri Berri elkartean erretiratuen bazkaria egin zuten.
Bertan 49 erretiratu elkartu ziren, Agustina San Sebastian eta Pepe Garciak prestatutako bazkari ezin ederragoa dastatzera. Menua bikaina izan zuten urtero legez: zizka-mizkak hasteko, ondoren arrain zopa, jarraian legatza, eta bigarren platera amaitzeko azpizuna. Eta postretarako izozkia ijito besoarekin.
Hona hurrengo egunetarako egitaraua:
Gaur, ostirala
- 16:30ean. Gorriti show.
- Jarraian. Txokolate jatea bertaratzen direne guztientzat.
- 20:00etan. Presoen aldeko kartelada.
- 22:00etan. Bajinaren Bakarrizketak antzezlana.
- 22:00etan. Truk txapelketa, Iturri Berri elkartean. 22:00etan itxiko dute izen-ematea.
Bihar, larunbata, San Inazio bezpera
- 10:00etan. Bizikleta martxa, Iturriozko mendietan barrena.
- 10:30ean. Iturriozko pilotari gazteen norgehiagoka, pilotalekuan.
- 16:30ean. III.Haur Krosa (4-10 urte).
- 18:00etan. Iturrioztarren III.Sagardo Dastaketa eta Lehiaketa. Norberak bere etxekoa eraman. Lehen hiru sailkatuek xanistebanetan egingo dute Sagardo Lehiaketan parte hartzeko aukera irabaziko dute.
- 21:30ean. Bertso afaria, Soroan. Bertsolariak: Onintza Enbeita, Ander Lizarralde, Jon Maia eta Angel Mari Peñagarikano. Afaltzeko, Trikikupelako kideek prestatutako afaria, sagardotegi gisa girotutako Soroan.
Etzi, igandea, San Inazio eguna
- 9:00etan. Goiz eresia, Oiartzungo Lartaun Txistulari Taldearekin.
- 11:00tan. Desafioa: auzoko hirukote gaztea astoaren kontra.
- 11:30ean. Tortilla Txapelketa, soroan. Jai Batzordeak arautzak, patatak, gazta, olioa eta sua jarriko ditu. Norberak eraman behar ditu zartagina eta gehitu nahi dion edozer.
- 14:00ean. Erromeria, Soroan. Paella erraldoia. Txartelak aldez aurretik erosi behar dira, hilaren 28a baino lehen. Gure Txoko tabernan, Garmendi txokolategian, Martin harategian eta Pottolo janari dendan. Baserritarrez jantzita agertzeko deia egin dute.
- Bazkal ostean. Euskal preso eta iheslarien aldeko bingoa.
- 16:00etan. Gaztelu puzgarriak, Soroan.
- 18:00etan. Toka txapelketa.
- 19:00etan. Santioetako III.Argazki lehiaketako sari banaketa.
- 20:00etan. Dantzaldia, Trakets taldearekin.
- 21:00ean. Bokatak afaltzeko aukera.
- Gauerdian. Zezensuzkoa.
- Jarraian. Auzo kalejira.
- Eta festak ondo amaitzeko. Trakets taldearen emanaldia.
Bazkaltzen bukatzen ari zirela Lazkao eta Gorrotxategiren bertsoek ederki alaitu zituzten une goxo haiek. Eta jarduna ezin hobeto bukatzeko, urteroko ohiturari jarraituz, bertaratuen arteko jubilatu zaharrenari erloju dotorea oparitu zion Festa Batzordeak. Aurtengoan Kamiyoko Donata Lizarralderi egokitu zaio eta gustu handiz eman zion Agustina San Sebastianek. Ederki eskertu zuen Kamiyoko etxeko andreak. Bejondizula Donata!