Andra Mari Abesbatza, Xabier Lete eta Yon Oñatibiaren omenaldian
Andra Mari Abesbatzak Oiartzungo Xanisteban Jaietako egun nagusian egingo den kontzertuan parte hartuko du, eta bertan, Xabier Lete eta Yon Oñatibiari omenaldia egingo diete. Andra Marirekin batera, Lartaun txistularia taldea, Lartaun abesbatza eta da...
Andra Mari Abesbatzak Oiartzungo Xanisteban Jaietako egun nagusian egingo den kontzertuan parte hartuko du, eta bertan, Xabier Lete eta Yon Oñatibiari omenaldia egingo diete. Andra Marirekin batera, Lartaun txistularia taldea, Lartaun abesbatza eta dantzariak ere izango dira. Emanaldia abuztuaren 3an izango da, 12:00etan udaletxeko arkupetan.
Bertan, Yon Oñatibiak berreskuratu eta berreraiki zituen abesti et dantzak plazaratuko dituzte, hala nola, Ikusi mendizaleak, Aunitz urte, Mirandaola eta Donibane.
Horrez gain, Xabier Lete poeta eta abeslari handiaren lana ere kontuan izango dute. Hala, Leteren hiru abesti kantatuko dituzte: bere poemetan oinarritutako eta berak konposatutako Habanera eta Xalbadorren heriotzean, eta Bernat Etxepareren poeman oinarrituta eta Letek musikatu eta abestu zuen Kontrapas.
Korutik gogorarazi dute, aurtengo Musikasten ere omendu zutela Yon Oñatibia, euskal musika eta dantza berreskuratzearen alde egindako lanarengatik.