Sorospen eta sorosle ikastaroa irailean
DYAk lehen sorospen eta sorosle ikastaroa antolatu du irailerako. Zehazki, irailaren 5ean hasi eta 26ra arte luzatuko da. Ikastaroa teorikoa eta praktikoa izango da, eta horri esker, lehen sorospenerako oinarrizko ezagutzak ikasiko dituzte. Horren bide...
DYAk lehen sorospen eta sorosle ikastaroa antolatu du irailerako. Zehazki, irailaren 5ean hasi eta 26ra arte luzatuko da. Ikastaroa teorikoa eta praktikoa izango da, eta horri esker, lehen sorospenerako oinarrizko ezagutzak ikasiko dituzte. Horren bidez, eguneroko arrisku egoera nagusiei aurre egiten ikasiko dute parte hartzaileek: bihotz-biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak…
Ikastaroan edonork parte har dezake, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik ezagutzarik izatea. Aurrez aurrez DYAKo Gipuzkoako Irakaskuntza Eskolako mediku, erizain eta monitoreak izango dituzte, eta eurek emango dituzte klaseak.
Parte hartzeko aurretik izena eman beharko da. 943 46 46 22 telefono zenbakira deituta edota webgunearen bidez. Ikastaroak 100 euro balio du, eta materialaz eta ikus-entzuneko baliabideez DYA arduratuko da. Antolatzaileek gogorarazi dute talde murriztuak direla, eta leku libre mugatuak daudela. Bestalde, azterketak gainditzen dituzten EHUko ikasleek bi kreditu lortu ahal izango dituzte, sorospen tituluarekin.
Behin izena emanda, irailean hasiko lirateke klaseak 5etik 26era, Koldo Mitxelena institutuan (Galtzaraborda Etorbidea, 43), 19:00etatik 21:00etara.