Publizitatearen %85ean gaztelania hobetsi dute berriro
Iaz herriko postontzi batean jasotako publizitatea —postontzi guztietara heltzen dena— hartu eta aztertu egin du Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak. Hizkuntzaren erabilera aztertu du Ttur-tturrek, 2006tik egin ohi duen moduan. Iazko datuak eskuan, emaitzak ez dira pozik egoteko modukoak, Miren Irigoien zinegotziak eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kideak gaur agerraldian nabarmendu duenez. Garazi Portugal Ttur-tturreko kideak zehaztu zituen datuak: “Herriko eta kanpoko 36 merkataritza eta ostalaritza establezimendutatik bidalitako 194 publizitate ale jaso eta aztertu ditugu. Bi ale ziren euskaraz; 83 gaztelaniaz; 25 elebitan; 2tan euskara zen nagusi, eta 82tan gaztelania”. Ehunekoak aintzat hartuta —borobilduta—, publizitatea aleen%85etan hobetsi zuten gaztelania iaz, eta euskara %2an. Elebietan, berriz, publizitate aleen %13 jaso zuten herritarrek. Bost urteetako datuak Portugalek, dagoeneko bosgarren urtea izaki, borobildu egin ditu azterketa guztietan eskuratutako datuak: “Bost urte hauetan 20 ale jaso dituzgu euskaraz; 392 gaztelaniaz; 111 elebitan; 2 euskara gehiago dutenak, eta 366 gaztelania gehiago dutenak; 891 publizitate ale, guztira”. Ehunekoak honakoak dira: euskaraz %2; gaztelaniaz %44; elebitan %12; euskaraz gehiago %0, eta gaztelaniaz gehiago %41. Ondorioa garbia da, Portugalek nabarmendu duenez: “Oiartzungo edota kanpoko establezimenduek, gehienek, gaztelaniari ematen diote lehentasuna; gaztelania hutsean edota gaztelaniari euskarari baino presentzia gehiago emanez”. Euskarak publizitate aleetan toki gutxi izateaz gain, akats asko izaten dituela [...]
Iaz herriko postontzi batean jasotako publizitatea —postontzi guztietara heltzen dena— hartu eta aztertu egin du Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak. Hizkuntzaren erabilera aztertu du Ttur-tturrek, 2006tik egin ohi duen moduan.
Iazko datuak eskuan, emaitzak ez dira pozik egoteko modukoak, Miren Irigoien zinegotziak eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kideak gaur agerraldian nabarmendu duenez.
Garazi Portugal Ttur-tturreko kideak zehaztu zituen datuak: “Herriko eta kanpoko 36 merkataritza eta ostalaritza establezimendutatik bidalitako 194 publizitate ale jaso eta aztertu ditugu. Bi ale ziren euskaraz; 83 gaztelaniaz; 25 elebitan; 2tan euskara zen nagusi, eta 82tan gaztelania”.
Ehunekoak aintzat hartuta —borobilduta—, publizitatea aleen%85etan hobetsi zuten gaztelania iaz, eta euskara %2an. Elebietan, berriz, publizitate aleen %13 jaso zuten herritarrek.
Bost urteetako datuak
Portugalek, dagoeneko bosgarren urtea izaki, borobildu egin ditu azterketa guztietan eskuratutako datuak: “Bost urte hauetan 20 ale jaso dituzgu euskaraz; 392 gaztelaniaz; 111 elebitan; 2 euskara gehiago dutenak, eta 366 gaztelania gehiago dutenak; 891 publizitate ale, guztira”.
Ehunekoak honakoak dira: euskaraz %2; gaztelaniaz %44; elebitan %12; euskaraz gehiago %0, eta gaztelaniaz gehiago %41. Ondorioa garbia da, Portugalek nabarmendu duenez: “Oiartzungo edota kanpoko establezimenduek, gehienek, gaztelaniari ematen diote lehentasuna; gaztelania hutsean edota gaztelaniari euskarari baino presentzia gehiago emanez”.
Euskarak publizitate aleetan toki gutxi izateaz gain, akats asko izaten dituela ere gogorarazi du Portugalek. “Nahi baino akatsa gehiago izaten dituzte euskarazko idatziek, eta bestela modu nahasgarrian idatziak egoten dira”, adierazi du.
Kalitatean aurrerapausoa
Alazne Etxeberria Oiartzun Irratiko komertzialak azaldu du, euskaraz kontsumitzen dutenen multzoa egon badagoela: “Euskaraz ere saltzen da. Oiartzungo sektore zabal batek euskaraz kontsumitzen du, eta hala egin nahi du. Horregatik, publizitate igorleak Oiartzungo hizkuntza errealitatea eta kontsumitzaile multzo hau kontuan hartzera animatu nahi ditut”.
Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak gaineratu du publizitatea euskaraz eskaintzea, kalitatean hobera egitea ere badela: “Euskaldunekiko begirunea erakusten du, eta guk ere jarrera hori eskertu egiten dugu”.
Irigoien zinegotziak esan du datuak ez direla onak, baina hobeak lortzeko lanean jarraituko dutela, Udalak eta Ttur-tturrek martxan duten merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera indartzeko egitasmoaren harira.
Agerraldian zehaztu dutenez, bi bidetatik eskatuko diete ostalari eta merkatariei euren hizkuntza ohiturak aldatzeko: gutun baten bidez, eta Kontseiluan egoera salatuz. Merkatariek eurengana jo dezakete, hainbat zerbitzu eskaintzen baitituzte doan.
Nolanahi ere, herritarrei gogorarazi diete, eurek ere eskatu behar dituztela publizitatea edota informazioa euskaraz, “bezeroak eskatzea baita merkatariek ohiturak aldatzeko modu eraginkorrena”.