Portu Agintaritza Ingurumen Ministerioarekin bildu da
Pasaiako Portu Agintaritzako (PPA) ordezkari bat, Lucio Hernando presidentearekin batera, Ingurumen Ministerioko ordezkariekin bildu da. Portu Agintaritzak adierazi duenez, “ohiko bilera” izan da, Ingurumen Iraunkortasun Txostenaren “...
Pasaiako Portu Agintaritzako (PPA) ordezkari bat, Lucio Hernando presidentearekin batera, Ingurumen Ministerioko ordezkariekin bildu da. Portu Agintaritzak adierazi duenez, “ohiko bilera” izan da, Ingurumen Iraunkortasun Txostenaren “behin betiko” idatziaren gainean hitz egiteko.
Txostena Pasaiako Portuko Azpiegituren Plan Zuzentzailearen barruan sartzen da eta bere helburua kanpo kaia eraikitzea da. Ingurumen Txostena Ingurumen Ministerioak ontzat hartzea beharrezkoa du, baina, helburu hori betetzeko.