Pasaiako badian bi estropada jokatuko dituzte asteburuan
Arraunzaleek asteburu honetan ere izango dute zer gozatua. KAE 1 eta 2koek eta Euskotren ligako neskek dute estropada, eta horietako bi Pasaiako badian izango dira, biak KAE2koak. Bat etzi izango da eta San Pedroko II. Ikurrina izango dute jokoan, arra...
Arraunzaleek asteburu honetan ere izango dute zer gozatua. KAE 1 eta 2koek eta Euskotren ligako neskek dute estropada, eta horietako bi Pasaiako badian izango dira, biak KAE2koak.
Bat etzi izango da eta San Pedroko II. Ikurrina izango dute jokoan, arratsaldeko seietatik aurrera. Bestea igandean izango da, eguerdiko hamabietatik aurrera eta arraunlariek Trintxerpeko XIII. Ikurrina eskuratzeko ahalegin guztiak egingo dituzte. Eskualdetik San Pedro, Trintxerpe-Illunbe eta Hibaika daude KAE 2an.
Bihar, Euskotren Ligaren bosgarren jardunaldia
Emakumeetan, Euskotren Ligako talde batek etzi jokatuko du estropada Getxoko uretan. San Juan, Hondarribia, Getaria-Tolosa eta Bizkaia arituko dira nor baino nor.
Getxoko Estropadaren XXXIII. Ikurrina etxera ekartzen saiatuko dira, arratsaldeko seietatik aurrera.
Hondarribia B Algortan
KAE1eko taldeek, tartean Hondarribia, Algortan izango dute estropada igandean. Algortako Portuzarraren VIII. Ikurrina izango dute jokoan, arratsaldeko lauretatik aurrera.