Hasi da bosgarren saioa
Atzo Fiskaltza eta akusazio partikularra (AVT) epaiketaren ondorioak ateratzen hasi baziren, gaur, defentsaren txanda da. Goizeko hamarretan hasi da Iñigo Irun Xabier Lujanbio, Arkaitz Anza, Hodeiertz Urain eta Aitor Francoren defentsa egiten. Iruinek...
Atzo Fiskaltza eta akusazio partikularra (AVT) epaiketaren ondorioak ateratzen hasi baziren, gaur, defentsaren txanda da. Goizeko hamarretan hasi da Iñigo Irun Xabier Lujanbio, Arkaitz Anza, Hodeiertz Urain eta Aitor Francoren defentsa egiten. Iruinek adierazi du autoinkulpazioak direla Fiskaltzak dituen froga bakarrak “bestelako froga objektiborik ez dagoelako”.
Ondoren, Joxe Mari Elosua Iosu Arrubarrena eta Gaizka Ibeasen abokatua hasi da hitz egiten. Elosuak adierazi du perituen frogak baliogabeak direla frogatu dela.
Jarraian, Jon Aitor Alberdiren defentsak eta Egoitz Urbe, Haizea Iriarte, Beñat Burlada eta Maitane Linazasororen defentsak irakurri dituzte ondorioak.
Espainiako Auzitegi Nazionalean ari dira epaitzen Oarsoaldeko hamasei gazte, Segiko kideak izatea leporatuta. Epaiketa pasa den astelehenean hasi zen, eta hiru egunez egin zituzten saioak. Astebeteko atsedenaren ostean, atzo ekin zioten berriro, eta saio bikoitza izan zuten. Goizean, defentsaren lekukoek eta falta ziren bi poliziak deklaratu zuten. Arratsaldean, berriz, Fiskaltza eta akusazio partikularra hasi ziren ondorioak ateratzen, beti ere poliziek emandako frogetan soilik oinarrituta. Epaiketa aurretik auzipetuentzat eskatzen zituzten zigor eskaerak berretsi zituzten, zortzi eta hamabi urte artekoak.
Epaiketa azken txanpan sartuta dago, eta ezustekorik ezean, gaur bertan bukatuko da.