Bide mozketak egingo dituzte, Klasika dela eta
Etzi jokatuko dute Donostiako KlasikarenXXXI ekitaldia. Aurten ere Oarso-Bidasotik pasatuko da lasterketa, eta 90 kilometro inguru egingo ditu Astigarragako Bentetatik sartu eta Donostiarako bidea hartzen duten arte.
Phillipe Gilbert, Samuel Sanchez, Joaquim Rodriguez eta abarrek pasa ahal izateko, errepidea moztu behar dute. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lasterketa pasa baino hamabost minutu lehenago moztuko dute bidea.
Lasterketa 11:10ean aterako da Donostiatik, eta abiaduraren arabera, 14:34 edo 14:54ean (kalkulatu duten abiadura motelenean) iritsiko da Oiartzungo saihesbidera. Gurutzera bidea hartuko dute (14:37-14:57), eta Lezo aldera joango dira (14:50-1512). Jaizkibel eta Guadalupe pasa, eta Irungo Letxunborro etorbidetik pasatuko dira (15:20-15:46). Gaintxurizketatik igaroko dira sei minutu beranduago, eta Arkale igoko dute. Oiartzungo saihesbideandute tarteko helmuga (15:42-16:09).
Jaizkibel, bigarren aldiz
Errenteria-Oreretako bidea hartuta (hiru minutu beranduago), Lezora abiatu, eta iaz bezala, Jaizkibel igoko dute bigarren aldiz (16:00etan edo 16:29an, asko jota, egingo dute gaina). Gero Hondarribitik, Irundikn Oiartzundik eta Errenteria-Oreretatik pasatuko dira berriro, eta Pasai Antxotik 16:45-17:20 tartean irtengo dira, helmugara iristeko sei