Bidasoafolk musika etniko, akustiko eta garaikideko jaialdia abuztuan izango da
Hiru hiri, bi historia, kultura bat izenpean datorkigu Txingudi Badian egiten den Bidasoafolk jaialdiaren hamaikagarren edizioa. Horrela, Irun, Hondarribia eta Hendaia kulturen arragoa izango dira abuztuaren 19, 20 eta 21ean. Mota honetako jaialdi bak...
Hiru hiri, bi historia, kultura bat izenpean datorkigu Txingudi Badian egiten den Bidasoafolk jaialdiaren hamaikagarren edizioa. Horrela, Irun, Hondarribia eta Hendaia kulturen arragoa izango dira abuztuaren 19, 20 eta 21ean. Mota honetako jaialdi bakarra da eskualdean, eta udako jaialdia Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalerrientzat beste aukera bat da elkarrekin kulturaz gozatzeko.
Eskualdean bakarra, eta Gipuzkoan ere bakarra, jaialdian esku-hartzen duten artisten kopuru, kalitate eta aniztasunari erreparatuz gero, Bidasoafolk tradizioa eta modernotasuna uztartzen dituen jaialdi abangoardista da.
Tradizioa, kultura eta historia
Hamaikagarren edizioa izango da aurtengoa, eta Irun, Hondarribia eta Hendaiako kaleetan era guztietako tradizioak, kulturak eta historiak egongo dira presente.