Istrian: “Lasai hartu behar dugu, eta disfrutatu; ateratzen bada, ondo, eta bestela ere bai”
Istrian hasi berria den taldea da. Hiru kide ditu: Edurne Saizar (teklatua), Imanol Herrero (gitarra, baxua eta abeslaria) eta Jon Mikel Miranda (bateria eta saxoa). CDa grabatzen ari dira, baina gustatuko litzaieke baxua jotzen duen norbait topatu, eta taldea guztiz osatzea. Nola osatu duzue Istrian? Jon Mikel Miranda: Aurreko proiektu batetik dator Istrian, Afinity izeneko taldetik. Imanol Herrero: Jon Mikel eta nik taldea genuen beste mutil batekin, baina baxua jotzen zuen hori joan egin zen, eta aldatzea erabaki genuen. Miranda: Bai, beste jende batekin, beste estilo bat… Edurne Saizar: Niri deitu ninduten orduan. Parte hartu nahi nuen galdetu zidaten, eta baietz. Nondik dator izena? Miranda: Kasualitatez aukeratu genuen. Zoriz aukeratutakoa da. Ez du ezer esan nahi? Miranda: Ez. Istria Kroaziako irla bat da, baina ez genekien. Herrero: Ondoren jakin genuen. Miranda: Istrian hitzak zuen hotsa gustatu zitzaigun. Ibargain Musika Eskolan ezagutu zenuten elkar? Saizar: Mikelek eta nik bai. Baina Istrian beste proiektu bat da, eskolatik kanpo, ezta? Saizar: Hori da. Eta zein musika egiten duzue? Miranda: Definitzear dugun gauza da. Baina, beno, nire ustez rock alternatiboa edo antzeko zerbait egiten dugu. Dena den, gustatzen zaiguna nahastea da. Saizar: Estilo ezberdinetatik gatoz, eta nahastu egiten ditugu. Miranda: Kanta batzuk oso rockeroak [...]
Istrian hasi berria den taldea da. Hiru kide ditu: Edurne Saizar (teklatua), Imanol Herrero (gitarra, baxua eta abeslaria) eta Jon Mikel Miranda (bateria eta saxoa).
CDa grabatzen ari dira, baina gustatuko litzaieke baxua jotzen duen norbait topatu, eta taldea guztiz osatzea.
Nola osatu duzue Istrian?
Jon Mikel Miranda: Aurreko proiektu batetik dator Istrian, Afinity izeneko taldetik.
Imanol Herrero: Jon Mikel eta nik taldea genuen beste mutil batekin, baina baxua jotzen zuen hori joan egin zen, eta aldatzea erabaki genuen.
Miranda: Bai, beste jende batekin, beste estilo bat…
Edurne Saizar: Niri deitu ninduten orduan. Parte hartu nahi nuen galdetu zidaten, eta baietz.
Nondik dator izena?
Miranda: Kasualitatez aukeratu genuen. Zoriz aukeratutakoa da.
Ez du ezer esan nahi?
Miranda: Ez. Istria Kroaziako irla bat da, baina ez genekien.
Herrero: Ondoren jakin genuen.
Miranda: Istrian hitzak zuen hotsa gustatu zitzaigun.
Ibargain Musika Eskolan ezagutu zenuten elkar?
Saizar: Mikelek eta nik bai.
Baina Istrian beste proiektu bat da, eskolatik kanpo, ezta?
Saizar: Hori da.
Eta zein musika egiten duzue?
Miranda: Definitzear dugun gauza da. Baina, beno, nire ustez rock alternatiboa edo antzeko zerbait egiten dugu. Dena den, gustatzen zaiguna nahastea da.
Saizar: Estilo ezberdinetatik gatoz, eta nahastu egiten ditugu.
Miranda: Kanta batzuk oso rockeroak dira, besteak elektronikoagoak. Bakoitzak zerbait jarri du bere estilotik.
Noiztik zaudete elkarrekin?
Saizar: Duela urtebete inguru.
Zuek egiten dituzue zuen abestiak?
Miranda: Bai, gurea da musika eta gureak dira hitzak —euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez—.
Zer moduz kontzertuei dagokienez. Zaila da taldea ezagutaraztea?
Miranda: Orain, diskoan gaude sartuta buru-belarri.
Saizar: Ez ditugu kontzertu asko eman nahi, ez dugulako material berria erakutsi nahi. Eta beti abesti zaharrak jotzea ere… Gainera, baxua jotzen duen norbait taldera etortzea nahiko genuke, eta agertzen den bitartean, zaila da kontzertuen kontua.
Baxua jotzen duen pertsona behar duzue, beraz?
Miranda: Bai, gure lana osatuko luke.
Saizar: Nik teklatuarekin baxuaren soinua egin dezaket, baina baina ez da baxu bat. Nik ere, gainera, askatasun gehiago izango nuke beste gauza batzuk egiteko.
Eta diskoa, lehenengoa izango da?
Herrero: Aurretik, 11 abestiz osatutako maketa bat dugu, aurreko proiektukoa. Orain kanta berriak egiten ari gara, eta zaharrak aldatzen, bertsioak egiten.
Disko bat ateratzea zaila izango da egungo egoeran, ez?
Miranda: Nahiko ondo moldatzen ari gara.
Herrero: Aurreko maketa estudioan grabatu genuen, baina hau gure kontura egin nahi dugu. Lasai, datarik gabe, prisarik gabe.
Saizar: Eta gai ekonomikoa ere hor dago.
Miranda: Garestia baita CDa ateratzea eta gure kontura ari gara.
Interneten jartzeko asmoa duzue?
Miranda: Prest edukitzean mugitzea errazagoa da.
Herrero: Merkeago aterako zaigunez, merkeago jarriko dugu eta Internetetik ere zabaldu ahal izango dugu. Ahal dugun toki guztietatik mugitzen hasi beharko dugu, ezagutarazteko.
Orain arte toki askotan jo duzue?
Miranda: Bai, toki askotan jo dugu.
Saizar: Jazzaldian jo zuten, esaterako, duela bi urte.
Miranda: Kontua da, norbaitek ezagutzea lortu behar dugula. Toki guztietatik mugitu behar da, lagunduko zaituen pertsona hori topatu arte.
Zein da zuen helburua?
Saizar: Hasteko, ondo pasatzea.
Herrero: Ahal dugun gehiena jotzea, oraingoz.
Miranda: Egia esan, zaila da musika egiten bizitzea. Lasai hartu behar dugu, eta disfrutatu; ateratzen bada ondo eta bestela ere bai.
Nola jar daiteke jendea zuekin harremanetan?
Miranda: Helbide elektroniko bidez, helbide zaharrean: afinitymusic[abildua]gmail.com.