“Edozein dela ere bere jatorria eta izaera, indarkeria politika egiteko edo helburu politikoak lortzeko erabiltzea” gaitzetsi zuen atzo Udalbatzak PSE-EE, EAJ, EB eta PPren aldeko botoekin. “Arbuio honek, ETA barneratzen du, pertsonen oinarrizko eskubideak eta askatasuna urratzen dituzten jokabideak erabiltzeagatik”, esan zuen EAJko Maite Peñak, mozioa aurkeztu zuten PSE-EE, EB eta EAJ alderdien izenean. Halaber, elkarrizketaren alde egin zuen plenoak “horren bidez indarkeriari amaiera emateko aukera egokia sortzen bada, berarekin bukatzeko benetako borondatean oinarrituz eta nahi hori argi eta garbi azaltzen duten jarrerak ikusten badira”. PPk ETAren indarkeria gaitzesteko mozioa aurkeztu zuen herenegungo udal osoko bilkuran, baina PSE-EE, EAJ eta EBk mozio alternatiboa aurkeztu zuten eta horrek egin zuen aurrera aurkeztu zuten hiru alderdi politikoen eta PPko bi zinegotzien aldeko botoekin. Mozio alternatiboaren helburua “adostasun ahalik eta zabalenera heltzea da sentsibilitate guztiak errespetatuta”, esan zuen Peñak. Gaineratu zuenez, “badirudi lortu dugula, gehiengoak bat egin duelako mozioarekin”. EBko zinegotzi Jose Manuel Ferradasek, udalak “gizarteak pakea lortzeko duen desioa egi bihurtzeko protagonista aktiboak» izan behar duela esan zuen. Halaber, ezberdintasunik gabe “biktima guztien sufrimendua aitortu” behar dela eta alderdi interesen arabera “azken horiek politikoki ez erabiltzeko” eskatu zuen Ferradasek. Eskubide zibil eta politikoak Bildu koalizioak ez zuen mozioaren bozketan parte hartu, bai, [...]
Bekoerrota kiroldegiak ateak itxita edukiko ditu bi astez. Abuztuaren 8tik (astelehena) 21era (igandea) itxiko dut kiroldegia, kiroldegia goitik behera garbitzeko asmoz. Horrez gain, Lezoko Udalak jakinarazi duenez, urtean zehar egin ez dituzten manten...
Listorreta eta Barrengoloia ingurua ezagutu nahi duen orok, bisita gidatua egiteko aukera du uda honetan. Eguraldia lagun bada, hobe. Aiako Harria Parke Naturalaren barnean dago eremu hori, eta Garrantzi Komunitarioko Lekua izendapena dauka. Bisitatzek...
Istrian hasi berria den taldea da. Hiru kide ditu: Edurne Saizar (teklatua), Imanol Herrero (gitarra, baxua eta abeslaria) eta Jon Mikel Miranda (bateria eta saxoa). CDa grabatzen ari dira, baina gustatuko litzaieke baxua jotzen duen norbait topatu, eta taldea guztiz osatzea. Nola osatu duzue Istrian? Jon Mikel Miranda: Aurreko proiektu batetik dator Istrian, Afinity izeneko taldetik. Imanol Herrero: Jon Mikel eta nik taldea genuen beste mutil batekin, baina baxua jotzen zuen hori joan egin zen, eta aldatzea erabaki genuen. Miranda: Bai, beste jende batekin, beste estilo bat… Edurne Saizar: Niri deitu ninduten orduan. Parte hartu nahi nuen galdetu zidaten, eta baietz. Nondik dator izena? Miranda: Kasualitatez aukeratu genuen. Zoriz aukeratutakoa da. Ez du ezer esan nahi? Miranda: Ez. Istria Kroaziako irla bat da, baina ez genekien. Herrero: Ondoren jakin genuen. Miranda: Istrian hitzak zuen hotsa gustatu zitzaigun. Ibargain Musika Eskolan ezagutu zenuten elkar? Saizar: Mikelek eta nik bai. Baina Istrian beste proiektu bat da, eskolatik kanpo, ezta? Saizar: Hori da. Eta zein musika egiten duzue? Miranda: Definitzear dugun gauza da. Baina, beno, nire ustez rock alternatiboa edo antzeko zerbait egiten dugu. Dena den, gustatzen zaiguna nahastea da. Saizar: Estilo ezberdinetatik gatoz, eta nahastu egiten ditugu. Miranda: Kanta batzuk oso rockeroak [...]
Txingudiko Badiako VIII. igerialdia egingo dute igandean arratsaldeko 17:30etik aurrera. Bidasoa XXI. igeriketa taldeak antolatuta, bi kategoria izango dira, infantilak 17:30ean, eta absolutoak 18:00etan. Infantilek 700 metroko proba izango dute aurret...
Astebeteko geldialdiaren ostean, hasi dute Oarsoaldeko hamasei gazte auzipetuen kontrako epaiketaren laugarren saioa Espainiako Auzitegi nazionalean. Epaiketa defentsaren lehen lekukoaren deklarazioekin hasi da, eta bideokonferentziaz egin du. Gaur ere...
Astebeteko atsedenaldiaren ostean, gaur ekin diote berriro Oarsoaldeko hamasei gazte auzipetuen kontrako epaiketari Espainiako Auzitegi Nazionalean. Laugarren saioan, defentsaren lekukoen eta deklaratzeko falta ziren bi polizien txanda izan da. Goizeko hamarretarako deitu dituzte auzitegira Segiko kide izatea leporatzen dieten Oarsoaldeko hamasei auzipetuak. Senitarteko eta lagunen babesa izan dute. Bestalde, Oiartzungo Iker Zabala eta Oihana Mujika, eta Errenteria-Oreretako Egoitz Urbe Soto del Real espetxetik eraman dituzte aretora. Deklaratzen lehenak, defentsaren lekukoak izan dira. Guztira, hamalau lekuko inguru pasatu dira, banan-banan (batek bideokonferentziaz egin du), alde batetik eta bestetik egindako galderak erantzutera. Euren adierazpenekin orain arte poliziek emandako frogak desmuntatu dituzte. Ondoren, polizien txanda izan da. Pasa den asteazkenean hemezortzi zeuden deituta, eta hamalauk hitz egin zuten. Gaur, berriz, bi eseri dira aulkian (gainontzeko biek ez dute deklaratuko). Izaera bikoitza zeukaten, peritu eta lekuko gisa deklaratu baitute. Defentsak egindako galderen aurrean, ez dira xehetasunetan sartu, eta erantzunik ohikoena izan da ez dutela gauza askorik gogoratzen. Gaurkoa saio bikoitza izan da, eta bazkaltzeko atsedena hartu ondoren, arratsaldeko bostetan hasi dira berriro, eta zazpiak aldera bukatu dute. Azken txanpa Epaiketa azken txanpan sartuta dago, eta gaur arratsaldean dagoeneko ondorioak ateratzen hasi dira Fiskaltza eta akusazio partikularra, AVT. Horretarako, polizien adierazpenetan oinarritu dira: epaiketa aurreko [...]
That’s all folk musika taldeak kontzertua eskainiko du heldu den astelehenarekin, abuztuaren 1arekin, Xoldo ezker paretan. Denentzat irekia izanen da.
Kemen Dantza Taldearen harrobiko Adaxkako dantzari gazteak Gironan izan dira Les Preseko Marboleny taldearekin elkartrukean. Iragan asteko ostiraletik astelehenera izan dira Gironan, dantzaren bidez Euskal Herriko ondarekulturalaren zati txiki bat herr...
Oilaskoetxea kale antzerkia egingo dute bihar arratsaldean arratsaldeko 17:00etan Gipuzkoa Plazan. Malas Compañias zirko taldearen emanaldia euskaraz eta doan izango da. Oilaskotxean Garamendi anaiek baserria, familia, lana eta xarma handirik gabeko b...
Zesta Punta Jaialdien azken erakustaldia izango da ostiralean arratsaldeko 20:00etik aurrera Biteri kaleko Jostaldi pilotalekuan. Lau partida jokatu dituzte uztailean. Ostiralero izan dira partidak, eta herrian izan duten harrakasta ikusirik, aurrera b...
Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Galtzarabordako kiroldegia itxi egingo dute garbiketa eta mantenu lanak direla eta. Horrenbestez, ezin izango da erabili hilaren 31tik uztailaren 15era arte (biak barne). Patronatutik egin behar di...