Galtzarabordako kiroldegia itxita, hilaren 31tik abuztuaren 15era
Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Galtzarabordako kiroldegia itxi egingo dute garbiketa eta mantenu lanak direla eta. Horrenbestez, ezin izango da erabili hilaren 31tik uztailaren 15era arte (biak barne). Patronatutik egin behar di...
Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Galtzarabordako kiroldegia itxi egingo dute garbiketa eta mantenu lanak direla eta. Horrenbestez, ezin izango da erabili hilaren 31tik uztailaren 15era arte (biak barne).
Patronatutik egin behar dituzten lanak zeintzuk diren ere zehaztu dute. Hala, bi igerilekuak erabat hustu eta garbitzeaz gain, squash pista konpondu eta ur bero eta sanitarioen sistemaren alde zaharrena aldatuko dute. Horrez gain, egungo araudiak zehazten duena betetze aldera, instalazioa fumigatu eta legionella prebenitzeko lanak egingo dituzte.
Galtzarabordako kiroldegia itxita dagoen bitartean, Fanderiakoa martxan izango dute erabiltzaileek. Igerilekuak ohiko ordutegian egongo dira irekita, eta igerileku eta muskulazio aretoko zerbitzuak ere eskainiko dituztela.