Bekoerrota kiroldegia itxita egongo da abuztuaren 8tik 21era
Bekoerrota kiroldegiak ateak itxita edukiko ditu bi astez. Abuztuaren 8tik (astelehena) 21era (igandea) itxiko dut kiroldegia, kiroldegia goitik behera garbitzeko asmoz. Horrez gain, Lezoko Udalak jakinarazi duenez, urtean zehar egin ez dituzten manten...
Bekoerrota kiroldegiak ateak itxita edukiko ditu bi astez. Abuztuaren 8tik (astelehena) 21era (igandea) itxiko dut kiroldegia, kiroldegia goitik behera garbitzeko asmoz. Horrez gain, Lezoko Udalak jakinarazi duenez, urtean zehar egin ez dituzten mantenu lanak ere egingo dituzte hamabostaldi horretan.
Bitartean, kirola egin nahi duenak, orain arteko ordutegian jona daiteke Bekoerrota kiroldegira. Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 22:30era dago irekita Lezoko kiroldegia.
Larunbatean, berriz, etena egiten dute eguerdian. Horrela, 09:00etatik 13:15era zabaltzen dute goizetan, eta 15:45etik 20:00etara arratsaldetan. Igande eta jaiegunetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara irekitzen dute.
Euskara Mahaia, osatuta
Ez da Udalak jakinarazi duen gauza bakarra. Euskara Mahaia behin betiko osatu dutela ere esan dute. Pasa den ostiraleko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean agertu ziren mahai sektorial horren funtzionamendua eta araudia, eta, ondorioz, modu ofizialean osatu dute.

