Jaurlaritzaren turismo arloko diru laguntzetaz informatuko dute El Espazion

Turismoaren sektorea sustatzeko Eusko Jaurlaritzak dituen diru laguntzei buruzko jardunaldia egingo dute gaur goizean Bidasoa Bizirik-ek kudeatzen duen El Espazio bulegoan. Euskadi goza ezazu ekimenaren barruan kokatzen da, eta ostalaritzaren eta kiro...

Turismoaren sektorea sustatzeko Eusko Jaurlaritzak dituen diru laguntzei buruzko jardunaldia egingo dute gaur goizean Bidasoa Bizirik-ek kudeatzen duen El Espazio bulegoan. Euskadi goza ezazu ekimenaren barruan kokatzen da, eta ostalaritzaren eta kirol jarduera turistikoen sektoreei zuzenduta dago. Bidasoa Bizirik garapen agentzia buru duen Turismoaren Mahaiak antolatu du gaurko saioa, eta Jaurlaritzako teknikariek gidatuko dute. 10:00etan hasiko da, Anaka kaleko bulegoan.

Goizane Alvarez Bidasoa Bizikik-eko presidenteak azaldu duenez, Jaurlaritzaren laguntzak hedatzea bilatzen dute: «Ostalaritza eta turismo zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak lagundu nahi ditugu, aholkua eman eta haien ondoan egon, eskuratu ditzaketen diru laguntzen berri emateko. Era horretan sektorea bultzatu nahi dugu, bai lehiakortasunaren, baita berrikuntzaren eta enpleguaren aldetik».

Arloa biziberritu
Turismo Mahaia sektorearen biziberritzerako egitura egonkorra da, erakunde publiko zein pribatuek osatutakoa. Bidasoa eskualdeko turismoa lehiakorra izan dadin hainbat ekimen eramaten dituzte aurrera urtero-urtero, besteak beste, honako helburu zehatzekin: enpresak sortzen lagundu, profil profesional berriak prestatu, turismo produktu berriak sortu eta arloko eragileen elkarlana sustatu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.