Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Azken eguna euripean, baina giro onean

Gaur gaueko zezensuzkoaren suziriekin  eta Zentenarioa-rekin amaituko dira Madalen Jaiak. Bost egun luze iraun dituzte festek, eta goiz, arratsalde eta gauean jai giroa izan da nagusi. Hala ere, aurten laino grisa gainetik kendu ezinik pasatu dituzte madalenak oreretarrek, euria izan baita nagusi batik bat azken egunetan. Gaur, Santiago Egunean, indarrak lehen egunean bezala ez zeudela nabaritzen zen arren, herritarrak animatu dira goizean prestatuta zeuden ekintzetan parte hartzera. Goizean goiz, meza nagusia izan da parrokian, hango abesbatzak lagunduta. Handik ateratakoan, Maria Madalenaren irudia ermitara eraman dute prozesioan. Eguerdian, bertsolaritzari egin diote tartea Foru plazan. Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza aritzekoak ziren, baina bertsolari bizkaitarra ez da agertu, eta bakarkako saioa egin du hernaniarrak. Aurretik Maider eta Ixiar trikitilariek girotu dute plaza. Arratsaldean, berriz, egun osoan zehar prestatzen ibili diren txahala probatzeko aukera izango da Zumardian. Iaz bezala, Euskaldarrak elkarteko kideek 2.500 pintxu inguru banatuko dituzte. Xanti eta Maialen ere ez dira gelditu jai guztietan, eta goizean euria dela eta udaletxetik atera gabe ibili badira ere, ea arratsaldean atertu eta kaleetan barrena ibiltzeko aukera daukaten. Hala ere, laster iritsiko zaie atseden hartzeko denbora, eta iluntzean agurra egingo diete herritarrek. Gauean, berriz, zezensuzkoaren suziriekin eta Zentenarioa-rekin amaituko dira jaiak. Hemendik urtebetera ere bi [...]

admin
Bidasoa
2011/07/25

Gaur gaueko zezensuzkoaren suziriekin  eta Zentenarioa-rekin amaituko dira Madalen Jaiak. Bost egun luze iraun dituzte festek, eta goiz, arratsalde eta gauean jai giroa izan da nagusi. Hala ere, aurten laino grisa gainetik kendu ezinik pasatu dituzte madalenak oreretarrek, euria izan baita nagusi batik bat azken egunetan.

Gaur, Santiago Egunean, indarrak lehen egunean bezala ez zeudela nabaritzen zen arren, herritarrak animatu dira goizean prestatuta zeuden ekintzetan parte hartzera. Goizean goiz, meza nagusia izan da parrokian, hango abesbatzak lagunduta. Handik ateratakoan, Maria Madalenaren irudia ermitara eraman dute prozesioan.

Eguerdian, bertsolaritzari egin diote tartea Foru plazan. Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza aritzekoak ziren, baina bertsolari bizkaitarra ez da agertu, eta bakarkako saioa egin du hernaniarrak. Aurretik Maider eta Ixiar trikitilariek girotu dute plaza.

Arratsaldean, berriz, egun osoan zehar prestatzen ibili diren txahala probatzeko aukera izango da Zumardian. Iaz bezala, Euskaldarrak elkarteko kideek 2.500 pintxu inguru banatuko dituzte.

Xanti eta Maialen ere ez dira gelditu jai guztietan, eta goizean euria dela eta udaletxetik atera gabe ibili badira ere, ea arratsaldean atertu eta kaleetan barrena ibiltzeko aukera daukaten. Hala ere, laster iritsiko zaie atseden hartzeko denbora, eta iluntzean agurra egingo diete herritarrek.

Gauean, berriz, zezensuzkoaren suziriekin eta Zentenarioa-rekin amaituko dira jaiak. Hemendik urtebetera ere bi protagonista horiekin hasiko dira madalenak: suziria eta Zentenarioa.

Gaurko egitaraua:

18:30. Buruhandiak eta erraldoiak ibiliko dira herriko kaleetan.
18:00-18:30. Flashmob, Biteri kalean.
19:00. Zezen bolaztatuak, Gaztañoko zezen plazan. Ondoren, zezen plazatik jaitsiera izango da, Amulletako danborren kofradiak eta Tximeleta txarangak girotuta.
19:00-21:00. Dantza jaialdia, Diputazio plazan. Antolatzailea: Eureka dantza taldea.
19:00. Erretako txahalen IX. Dastaketa Erraldoia, Gamon Zumardian. Antolatzailea: Euskaldarrak elkartea.
19:30. Xanti eta Maialen erraldoien agurra, Herriko Enparantzan.
20:00. Antzerki emanaldia, Euskal gunean.
22:30. Errenteriako Musika Elkartearen bandaren emanaldia, Gamon Zumardian.
23:00-01:00. Herriko koadrilen arteko jolasak, Euskal gunean.
00:00-01:00. Zezensuzkoa irtengo da. Ondoren, Errenteriako Musika Kultur Elkartearen Bandak jaiak amaitzeko Zentenarioa joko du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.