Trintxerpe laugarren helmugaratu da Areatako IV. Banderan
Gaur goizean jokatu da KAE2 Ligako estropada Aretan eta Busturialdea-Elantxobeko ontzia izan da azkarrena. Bigarren postuan Ondarroa irits da eta Getaria hirugarren. 20′ 47” segundoko denbora egin du Trintxerpek, eta laugarren postuan irits...
Gaur goizean jokatu da KAE2 Ligako estropada Aretan eta Busturialdea-Elantxobeko ontzia izan da azkarrena. Bigarren postuan Ondarroa irits da eta Getaria hirugarren. 20′ 47” segundoko denbora egin du Trintxerpek, eta laugarren postuan iritsi da, irabazletik 10 segundora. Hibaika hamaikagarrena izan da.
Bihar Hibaikako V. Ikurriña
Liga beraren baitan, bihar, estropada dago Pasaian, Hibaikak antolatuta. 12:30etik aurrera jokatuko dute Hibaikako V. Ikurrina, Pasaiako bokalean eta erlojupean. Gaur berriz, Gipuzkoako Ligaren baitako emakuemeen estropada ari dira jokatzen Pasaian, eta 18:00etatik aurrera, San Miguel Ligako estropada izango da toki berean, Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatuta.