Kaikuk irabazi du estropada, nagusitasunez
Nagusitasun osoz irabazi du Kaikuk gaur Pasaian jokatu den TKE Ligako estropada. Aho bete hortz utzi ditute badiaren bi aldeetara zeuden zaleak lortutako denborarekin. Bigarren Astillero izan da eta hirugarren Urdaibai. San Juan laugarren izan da eta Hondarribiak estropada biribila egin zuen beste behin, eta bosgarren postua eskuratu. Ama Guadalapeuen ondotik. ‘Libia’k txanda irabazi San Pedrok estropada txukuna egin zuen etxean. Beren txanda irabaztea lortu zuten moreek, eta txandaren garaipenak play off postuetatik urruntzeko oso baliagarri izango zaie moreei. Sailkapen orokorrean zazpigarren postuan lortu du San Pedrok. Nesketan, Getaria-Tolosa nagusi Emakumeen estropada Getari-Tolosak irabazi zuen beste behin. Laugarren postuan San Juango neskak sartu ziren eta Hondarribikoak azken postuan.
Nagusitasun osoz irabazi du Kaikuk gaur Pasaian jokatu den TKE Ligako estropada. Aho bete hortz utzi ditute badiaren bi aldeetara zeuden zaleak lortutako denborarekin. Bigarren Astillero izan da eta hirugarren Urdaibai. San Juan laugarren izan da eta Hondarribiak estropada biribila egin zuen beste behin, eta bosgarren postua eskuratu. Ama Guadalapeuen ondotik.
‘Libia’k txanda irabazi
San Pedrok estropada txukuna egin zuen etxean. Beren txanda irabaztea lortu zuten moreek, eta txandaren garaipenak play off postuetatik urruntzeko oso baliagarri izango zaie moreei. Sailkapen orokorrean zazpigarren postuan lortu du San Pedrok.
Nesketan, Getaria-Tolosa nagusi
Emakumeen estropada Getari-Tolosak irabazi zuen beste behin. Laugarren postuan San Juango neskak sartu ziren eta Hondarribikoak azken postuan.