Jendetzak erantzun dio Eleak mugimenduak “euskal gazteria libre eta legela”ren lalde deitutako martxari
2000 lagun inguruk parte hartu zuten atzo Eleak Mugimenduak “euskal gazteria libre eta legala, Eskubide politikoak guztiontzat” lelopean deitutako martxan. 19:00etan abiatu zen martxa, Oiartzungo Ugaldetxo auzotik, eta Errenteria-Oreretako Lehendakari Agirre plazako agertokian bukatu zen, ekitaldi mamitsu eta hunkigarriarekin. Segiko kide izatea leporatuta Espainiako Entzutegi Nazionalean epaitzen ari diren 17 gazteekin elkartasunean deitutako martxa zen atzokoa. Soto del Real espetxean dauden hiru auzipeturen mezua entzun ahal izan zen. “Lanean jarraitzeko” deia egin zieten bertaratutakoei eta une politikoaren garrantzia nabarmendu zuten. Ekitaldiaren bukaeran, gainontzeko auzipetuak igo ziren agertokira, eta beren kontrako epaiketari buruzko irakurketa egin zuten. Epaiketa politikoa dela eta sententzia halakoa izango dela esan zuten. Konpromisoari eusteko deia Eleak mugimenduko kide batek hartu zuen hitza baita ere. “Gazteriaren kontrako ehiza Jarrai-Haika- Segi sumarioarekin abiatu eta gaurdaino ez dela eten” salatu zuen. Gazteen erantzunaren “sendotasuna” nabarmendu zuen , eta “ilegalizazioaren kontrako borrokak erreferente berria” duela esan zuen: “Libre jarduteko euskal gazteriaren determinazioa”. Bide batez, norbere herrian Eleak mugimendua sendotzeko deia egin zuen.”Eratu eta errotu eleak zuen herrietan, eta legalizazioa dela, errepresioa betiko geratzea dela edota presoen eskubideak bermatzea dela, bil gaitezen lan egiteko”, esan zuen. Epaiketak asteazkenean jarraituko du. Auzipetutako gazteak orduan itzuli behar dute Espainiako Entzutegi Nazionalera. Oihana Mujika, Egoitz [...]
2000 lagun inguruk parte hartu zuten atzo Eleak Mugimenduak “euskal gazteria libre eta legala, Eskubide politikoak guztiontzat” lelopean deitutako martxan. 19:00etan abiatu zen martxa, Oiartzungo Ugaldetxo auzotik, eta Errenteria-Oreretako Lehendakari Agirre plazako agertokian bukatu zen, ekitaldi mamitsu eta hunkigarriarekin. Segiko kide izatea leporatuta Espainiako Entzutegi Nazionalean epaitzen ari diren 17 gazteekin elkartasunean deitutako martxa zen atzokoa. Soto del Real espetxean dauden hiru auzipeturen mezua entzun ahal izan zen. “Lanean jarraitzeko” deia egin zieten bertaratutakoei eta une politikoaren garrantzia nabarmendu zuten. Ekitaldiaren bukaeran, gainontzeko auzipetuak igo ziren agertokira, eta beren kontrako epaiketari buruzko irakurketa egin zuten. Epaiketa politikoa dela eta sententzia halakoa izango dela esan zuten.
Konpromisoari eusteko deia
Eleak mugimenduko kide batek hartu zuen hitza baita ere. “Gazteriaren kontrako ehiza Jarrai-Haika- Segi sumarioarekin abiatu eta gaurdaino ez dela eten” salatu zuen. Gazteen erantzunaren “sendotasuna” nabarmendu zuen , eta “ilegalizazioaren kontrako borrokak erreferente berria” duela esan zuen: “Libre jarduteko euskal gazteriaren determinazioa”.
Bide batez, norbere herrian Eleak mugimendua sendotzeko deia egin zuen.”Eratu eta errotu eleak zuen herrietan, eta legalizazioa dela, errepresioa betiko geratzea dela edota presoen eskubideak bermatzea dela, bil gaitezen lan egiteko”, esan zuen.
Epaiketak asteazkenean jarraituko du. Auzipetutako gazteak orduan itzuli behar dute Espainiako Entzutegi Nazionalera. Oihana Mujika, Egoitz Urbe eta Iker Zabala, Soto del Real espetxetik eramango dituzte hara.