Txostek ez du finalera pasatzerik izan joko garbian
Euskal Herriko Joko Garbi Txapelketan, haurretan, Txosteko pilotariek ezin izan dute finalera iritsi. Pasa den ostegunean jokatutako partidan, 40-21 galdu zuten Baigorriren kontra Baigorrin (Nafarroa Beherea). Urduritasunak alde batetik eta sakeak errestatzerakoan izandako huts andanak bestetik, eragotzi zieten oiartzuarrei finalera pasatzea. Piloteoan ongi aritu ziren, baina saketik 21 tanto jasotzea gehiegizkoa izan zen. Dena den, txapelketa aparta egin dute Txosteko pilotariek, eta zoriondu egin dituzte taldeko gainotzeko kideek. Izan ere, lehenengoz iritsi da Txost Euskal-Herriko Txapelketa baten finalaurrekoetara. Errebote txapelketa Euskal Herriko Errebote Txapelketan, bestalde, finala jokatu zuten pasa den ostegunean Hazparnen (Lapurdi), Helduen Mailan. Luzaz Gazte (Donibane Lohizune, Lapurdi) eta Azkaine aritu ziren elkarren kontra, eta lehenengoek 13-4 irabazi zuten. 5-4 egon baziren ere, borroka handi baten ondorioz, Donibanekoak nagusitu ziren, azkenean. Partidak bi ordu eta erdi iraun zuen. Finalean izan ziren Txost taldekoak diren bi pilotari: Peio Etxeleku (txapelduna Donibanerekin) eta Laurent Albiztur (txapeldunordea Azkainerekin). Biak izan ziren onenetarikoak euren taldeetan. Hurrengo lehiak Dagoeneko Frantziako Errebote Txapelketa jokatzen ari dira, biarnoarrak tartean. Enrike Abril Errebote Txapelketa, berriz, abuztuaren 28an hasiko da. Txapelketa hori Billabona, Zubieta eta Oiartzungo plazetan jokatzen dute Ipar Euskal Herriko eta Hego Euskal Herriko pilotariek. Txapelketa horretan parte hartuko du herriko Txost taldeak ere, bai [...]
Euskal Herriko Joko Garbi Txapelketan, haurretan, Txosteko pilotariek ezin izan dute finalera iritsi. Pasa den ostegunean jokatutako partidan, 40-21 galdu zuten Baigorriren kontra Baigorrin (Nafarroa Beherea).
Urduritasunak alde batetik eta sakeak errestatzerakoan izandako huts andanak bestetik, eragotzi zieten oiartzuarrei finalera pasatzea.
Piloteoan ongi aritu ziren, baina saketik 21 tanto jasotzea gehiegizkoa izan zen.
Dena den, txapelketa aparta egin dute Txosteko pilotariek, eta zoriondu egin dituzte taldeko gainotzeko kideek.
Izan ere, lehenengoz iritsi da Txost Euskal-Herriko Txapelketa baten finalaurrekoetara.
Errebote txapelketa
Euskal Herriko Errebote Txapelketan, bestalde, finala jokatu zuten pasa den ostegunean Hazparnen (Lapurdi), Helduen Mailan. Luzaz Gazte (Donibane Lohizune, Lapurdi) eta Azkaine aritu ziren elkarren kontra, eta lehenengoek 13-4 irabazi zuten.
5-4 egon baziren ere, borroka handi baten ondorioz, Donibanekoak nagusitu ziren, azkenean. Partidak bi ordu eta erdi iraun zuen.
Finalean izan ziren Txost taldekoak diren bi pilotari: Peio Etxeleku (txapelduna Donibanerekin) eta Laurent Albiztur (txapeldunordea Azkainerekin). Biak izan ziren onenetarikoak euren taldeetan.
Hurrengo lehiak
Dagoeneko Frantziako Errebote Txapelketa jokatzen ari dira, biarnoarrak tartean.
Enrike Abril Errebote Txapelketa, berriz, abuztuaren 28an hasiko da.
Txapelketa hori Billabona, Zubieta eta Oiartzungo plazetan jokatzen dute Ipar Euskal Herriko eta Hego Euskal Herriko pilotariek.
Txapelketa horretan parte hartuko du herriko Txost taldeak ere, bai helduetan eta baita Gazte Mailan ere (22 urtetik behera).
Aurten, gainera, finala Oiartzunen jokatuko da.