Motorren IAT pasatzeko orduak eska daitezke
Motorren IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egiteko aukera izango da irailaren 6an eta 8an Oiartzunen, Irungo IAT zentroaren bidez. Bi egun horietan 08:30etik 13:30era izango da IAT pasatzeko aukera, Kontzejupean. Aldez aurretik ordua eskatu behar da U...
Motorren IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egiteko aukera izango da irailaren 6an eta 8an Oiartzunen, Irungo IAT zentroaren bidez. Bi egun horietan 08:30etik 13:30era izango da IAT pasatzeko aukera, Kontzejupean.
Aldez aurretik ordua eskatu behar da Udaltzaingora deituta: 943 49 33 11. Dagoeneko orduak ematen hasi dira.
IAT herrian bertan gehienez ere 125 zalditako motorrak dituzten herritarrek pasatu ahal izango dute. Egunean bertan eraman behar diren dokumentuak motorraren fitxa teknikoa, zirkulazio baimena eta aseguru poliza dira.