Madalenetan ‘gozatzeko eta gozatzen uzteko’ deia egin du Berdintasun Kontseiluak
Jak gozatu eta gozatzen uzteko deia egin du Berdintasun Kontseiluak Madalen jaiei begira
Gaur hasiko diren festen harira, Berdintasun Kontseiluak Madalenak parekide izateko deialdia egin du, Gozatu eta utzi gozatzen leloaren bidez. Kontseilutik mezu hori gogorarazi die errenteriarrei zein kanpotik etorriko diren guztiei.
Hala, kontuan hartzeko hainbat puntu eman ditu. Batetik, jaiek denentzat izan behar dutela, emakume zein gizon, eta guztiek daukatela noiznahi eta nonahi ibiltzeko eskubidea. Bestetik, eskubide berak edukitzeko familia ardurak partekatu behar direla adierazi du. Azkenik, berriz, jarrera eta jokabide matxistek tokirik ez daukatela gogorarazi du.
Helburua lortzeko, printzipio horiek garbi izan behar direla azaldu dute kontseilutik.