Madalena auzoko jaiak ospatuko dituzte bihar egun osoz
Bihar ostirala, uztailak 22, urtero bezala, Maria Madalena auzoko jaiak ospatuko dituzte. Jai Batzordeak antolatuta eta Udaleko Kultura sailaren laguntzarekin egun osoko programa antolatu dute, haur, gazte eta helduentzat, eta meza, haur jolasak, afar...
Bihar ostirala, uztailak 22, urtero bezala, Maria Madalena auzoko jaiak ospatuko dituzte. Jai Batzordeak antolatuta eta Udaleko Kultura sailaren laguntzarekin egun osoko programa antolatu dute, haur, gazte eta helduentzat, eta meza, haur jolasak, afaria, musika… izango dira besteak beste. Madalena auzoko jaiak urtero ospatzen dituzte uztailaren 22an Hondarribian, eta auzoa txikia bada ere, herritar askok bizi dituzten jaiak dira. Badirudi, eguraldiak hobetzera egingo duela gaurko egunean, eta hala bada, giro polita izango da Madalena auzoan, izan ere, ekintza asko kalean egiten dituzte, eta eguraldiaren laguntza behar izaten dute dena ondo atera dadin.
Egun osoko jai eguna
Eguna goizean goiz hasiko dute, izan ere, goizeko 08:30ean diana joko dute Irungo Dultzaineroek. Ondoren, goizeko 11:00etan meza egingo dute Portuko elizan, auzoko hildako guztien oroimenez.
Arratsaldea etxeko txikientzako antolatu dute, Horrela, 16:00etan buruhaundiak izango dira eta 17:30etik aurrera haur jolasak eta txokolatada egingo dute auzoan bertan. Gaueko 21:00etan auzoko jubilatuen afaria egingo dute auzoko Kirol Taldea elkartean eta 22:30etik aurrera DJ musika izango da. Gau erdian zezensuzkoa izango da.