‘Kaiola’ Txapelketako atarikoa jokatuko dute etzidamu Fanderiako pilotalekuan
Kaiola txapelketako atariko jokatuko dute Fanderiako pilotalekuan.
Bilbao jai Alaik antolatzen duen ‘Kaiola’ Txapelketako atariko bat hartuko du etzidamu 16:00etatik aurrera Errenteriako Fanderia Udal frontoiak. Txapelketa hau frontoi laburretan jokatzen da buruz.buruko kiniela sistemapean. Festibal honetan etorkizun oparoa daukaten Gipuzkoako sei puntista neurtuko dira: Donostiako Alberro eta Jerobi, Tolosako Josu eta herriko Enrike I, Enrike II eta Jagoba Narbarte, hain zuzen ere. Guztira bederatzi tantorako hiru kiniela jokatuko dituzte.
Jarraian, 18:00etan, larruzko paleta eta pala motzeko Jokin Etxeberria XVIII. Memorialaren finalak jokatuko dira.