‘Hitza’-k zuzenean emango du txupinazoa
Txupinazoan egoteko aukerarik ez dutenek momentu hori ikusteko aukera, behintzat, izango dute OARSO BIDASOKO HITZA-ren eskutik. Arratsaldeko zazpiak puntuan, zuzenean udaletxetik, jaien hasiera ekitaldia emango du errenteria.hitza.info webgunean. Aurten Jose Luis Insausti eta Idoia Arbelaitz arduratuko dira txupina jaurtitzeaz. Gaur arratsaldetik aurrera hasiko dira madalenetako ekitaldi guztiak, eta txupinazoaren ostean, gaueko danborrada eta kontzertuak izango dira nabarmentzeko ekintzak. 22:30ean irtengo dira Alabergako Arditurri auzo elkarteko danborradako kideak, eta herriko kalean danbor doinuz josiko dituzte. Musikazaleek, berriz, hainbat kontzertu ikusi eta entzuteko aukera izango dute herriko zenbait tokitan: Vendeta eta Zea Mays ariko dira txosna gunean, Joxpa Erromeria euskal gunean, DJak Txintxarri Elkartean, DJ Nano Maria Lezo kalean eta Kresala taldea Zumardian. Gaurko egitaraua 16:00-18:45. Miniaturazko trenaren gaineko jardunaldia, Reina Aretoan. 18:00. Koadrilen igoera girotua, Agirre Lehendakariaren plazatik. Antolatzailea: Txosna Batzordea. 18:00-21:00. Animazioa, Gauerdi txarangaren eskutik. 19:00. Txupinazoa, jaien hasiera iragartzeko. Omenduak izango direnek botako dute: Idoia Arbelaitz Villaquiranek eta Jose Luis Insaustik. Bitartean, Errenteria Musika Kultur Elkarteko Bandak Zentenarioa pasodoblea joko du. Jarraian. Errenteriako Musika Kultur Elkartea eta Udal Txistulari Banda ermitatik atera eta herriko kaleetan barrena biliko dira, buruhandiekin eta erraldoiekin batera. 20:00. Salbea, Madalen ermitan, herriko agintariekin. 20:00. Jaiak hasteko pregoia, Txintxarri elkartean. 20:00-21:00. Dantza jaialdia, Gamon Zumardian, [...]
Txupinazoan egoteko aukerarik ez dutenek momentu hori ikusteko aukera, behintzat, izango dute OARSO BIDASOKO HITZA-ren eskutik. Arratsaldeko zazpiak puntuan, zuzenean udaletxetik, jaien hasiera ekitaldia emango du errenteria.hitza.info webgunean. Aurten Jose Luis Insausti eta Idoia Arbelaitz arduratuko dira txupina jaurtitzeaz.
Gaur arratsaldetik aurrera hasiko dira madalenetako ekitaldi guztiak, eta txupinazoaren ostean, gaueko danborrada eta kontzertuak izango dira nabarmentzeko ekintzak. 22:30ean irtengo dira Alabergako Arditurri auzo elkarteko danborradako kideak, eta herriko kalean danbor doinuz josiko dituzte. Musikazaleek, berriz, hainbat kontzertu ikusi eta entzuteko aukera izango dute herriko zenbait tokitan: Vendeta eta Zea Mays ariko dira txosna gunean, Joxpa Erromeria euskal gunean, DJak Txintxarri Elkartean, DJ Nano Maria Lezo kalean eta Kresala taldea Zumardian.
Gaurko egitaraua
16:00-18:45. Miniaturazko trenaren gaineko jardunaldia, Reina Aretoan.
18:00. Koadrilen igoera girotua, Agirre Lehendakariaren plazatik. Antolatzailea: Txosna Batzordea.
18:00-21:00. Animazioa, Gauerdi txarangaren eskutik.
19:00. Txupinazoa, jaien hasiera iragartzeko. Omenduak izango direnek botako dute: Idoia Arbelaitz Villaquiranek eta Jose Luis Insaustik. Bitartean, Errenteria Musika Kultur Elkarteko Bandak Zentenarioa pasodoblea joko du.
Jarraian. Errenteriako Musika Kultur Elkartea eta Udal Txistulari Banda ermitatik atera eta herriko kaleetan barrena biliko dira, buruhandiekin eta erraldoiekin batera.
20:00. Salbea, Madalen ermitan, herriko agintariekin.
20:00. Jaiak hasteko pregoia, Txintxarri elkartean.
20:00-21:00. Dantza jaialdia, Gamon Zumardian, Danzarin Taldea Elkarteak antolatuta.
20:00. Mutxikoak, Euskal gunean. Antolatzaileak: Lau Haizetara, AEK eta EHE.
23:30. Gaueko danborrada. Alabergako Arditurri Auzo Elkarteak antolatuta. Alaberga auzotik aterako dira, 00:00ak aldera Herriko Enparantzara iristeko. Bertan, Zentenarioa joko dute.
23:30-04:00. Dantzaldia Joxpa Erromeriarekin, Euskal Gunean.
00:00. DJak, Txintxarri Elkartean.
23:00-04:00. Zea Mays eta Vendettaren kontzertua, Agirre Lehendakariaren plazan. Antolatzailea: Txosna Batzordea.
00:00-04:00. DJ Nano, Maria Lezo kalean. Antolatzaileak: Landare elkartea eta Maiaritz, Aker, Aratz eta Gailur tabernak.
00:30. Zezensuzkoa irtengo da Gamon Zumardian, danborradarekin batera.
01:00-05:00. Kresala taldearekin dantzaldia, Gamon Zumardian.
Biharko egitaraua
06:00. Diana Lagunak txarangarekin, Amulleta Danborren Kofradiak lagunduta.
08:00. Zezen bolaztatuak, Gaztañoko zezen plazan. Lagunak txarangak jarriko du giroa.
10:30. Madalen Eguneko prozesioa. Herriko zinegotziak eta Parrokiako Batzarra Madalen ermitara joango dira, Udal Txistulari Banda, Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Musika Banda eta Ereintza Dantza Taldea lagun dituztela. Handik prozesioan santuaren irudia elizaraino eramango dute, eta ondoren meza nagusia izango da.
10:30-12:30. Haur jokoak, Gernika plazan. Antolatzailea: Monfrague Extremadurako Kultur Zentroa.
11:00-13:00. Haurren jolas parkea, Gernika plazan.
11:30-13:30. Miniaturazko trenaren gaineko jardunaldia, Reina Aretoan.
12:00. Herri kirolak, Gamon Zumardian. Aizkolariak: Aitzol Atutxa, Bihurri, Jose Mari Olasagasti eta Joxe Etxebeste. Harrijasotzaileak: Inaxio eta Iñaki Perurena, Izeta II, Izeta III, Izeta IV eta Aimar Irigoien. Antolatzailea: Bi Errota Gastronomia eta Kultur Elkartea.
12:30. Errenteria Hiria Kulturgunean XXIV. Maddalen Sariak banatuko dituzte eta baita XXVII. Kartel Lehiaketako sariak ere. Horrez gain, ohorezko oroigarria emango diete Idoia Arbelaitz eta Jose Luis Insaustiri.
12:30. Buruhandiak eta erraldoiak, herriko kaleetan.
12:30. Musika emanaldia Foru plazan, Errenteria Musika Kultur Elkartearen eskutik.
16:00-20:00. Haurren jolas parkea, Gernika plazan.
16:30-18:00. Haur jokoak, Euskal gunean. Antolatzailea: Lau Haizetara, AEK eta EHE.
16:30-18:30. Haur jokoak, Gernika plazan.
17:00-20:00. Oiartzun Ibaia VIII. Arrantza Txapelketa, Iztietako pasealekuan. Antolatzailea: Batasuna elkartea.
17:30. Jose Antonio Zuloaga XVII. Memorialeko eskuz binakako finalak, Fanderiako pilotalekuan. Antolatzaileak: Alkartasuna eta Ondarra elkarteak.
18:00. Danborren jaia. Alaberga plazatik irtengo dira haurren danborradak.
18:00. Flashmob kaleko arte erakusketa, Koldo Mitxelena plazan. Antolatzailea: Eureka aisialdi elkartea.
19:00. Zezen bolaztatuak, Gaztañoko zezen plazan. Ondoren, zezen plazatik jaitsiera Tximeleta txarangak girotuta.
19:00-20:30. Flamenko jaialdia Diputazio plazan, Concha Rocierak antolatuta.
20:00. Bakarrizketak, Txintxarri elkartean.
23:00. Su artifizialak Pablo pirotekniaren eskutik. Arramendiko hegaletik botako dituzte.
23:00-04:00. Kontzertua Errenteria-Oreretako taldeekin, Agirre Lehendakariaren plazan.
23:00-04:00. Animazioa eta musika 60, 70, 80 eta 90ko hamarkadak gogoratuz, Xabier Olaskoaga plazan. Eureka aisialdi elkarteak antolatuta.
23:30. Gaueko danborrada. Antolatzaileak: Telleri Aldeko Ikasle Ohien Elkartea. Omenduek aginte makila jasoko dute udaletxean.
Jarraian. Zezensuzkoa, Zumardian.
00:00. DJekin dantza festa, Txintxarri elkartean.
00:00-04:00. Kontzertua Bad Sound Systemekin, Maria Lezo kalean.
01:00-05:00. Dantzaldia Ostadar taldearekin, Gamon Zumardian.
01:00. Karaokea, Euskal gunean.
Jarraian. DJ Bull, Euskal gunean.