Gazteen aurkako epaiketarekin PP eta PSOEk, zabaldutako prozesua oztopatu nahi dutela salatu du ezker abertzaleak
Txelui Morenok eta Miren Legorburuk elkartasuna adierazi diete pasa den astelehenetik Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren Oarsoaldeko hamasei gazteei. Hamazazpi ziren hasieran baina horietatik bat, Imanol Sagarzazu kargurik gabe utzi zut...
Txelui Morenok eta Miren Legorburuk elkartasuna adierazi diete pasa den astelehenetik Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren Oarsoaldeko hamasei gazteei. Hamazazpi ziren hasieran baina horietatik bat, Imanol Sagarzazu kargurik gabe utzi zuten eta beraz absolbitu egin dute.Epaiketa horrek “kutsu politiko nabarmena” duela salatu dute ezker abertzaleko bi kideek gaur Donostian egin duten agerraldian. PP eta PSOE agertoki berriaren aurrean “ahul” sentitzen direla eta horregatik “ideia eta egitasmoen gaineko eztabaida normalizatua bihurtuko den unera heltzea ekidin nahi dute” gaineratu dute. PP eta PSOEri “atzera bueltarik ez duen prozesuaren eta aro berriaren gurpiletan makilak jartzen” aritzea leporatu diete Morenok eta Legorburuk. Eleak mugimenduak deituta, bihar Oarsoaldeko hamasei gazteen kontrako epiketa salatzeko manifestazioa egingo dute 19:00etan Oiartzungo Ugaldetxo auzotik abiatuta Errenteria-Oreretaraino. Ezker abertzaleak manifestazio horretan parte hartzeko deia egin du.