Etzi hasiko dira Iturriozko santioak eta San Inazio egunean bukatuko dira
Egitaraua Etzi, hilak 23, larunbata Guraso eta haurrentzat Gaubela, dorretxean. 20:30ean. Afaria. 22:00etan. Karaokea. Ondoren. Bertan lo egiteko aukera egongo da. Norberak bere afaria eta lotako gauzak eraman beharko ditu (zakua, esterila, pijama…). Hilak 24, igandea, Santio bezpera 11:00tan. Haur jolasak, eta bertaratzen diren guztien laguntzaz auzo apainduko dute. 19:00etan. Lertxunaren altxaerarekin Santio Jaiak hasiko dituzte. Jarraian. Haurtzaro Dantza Taldeak euskal dantzak eskaniko ditu lertxunaren aurrean, eta segidan buruhandiak ibiliko dira auzoan barrena, dultzaineroen laguntzaz. 21:30ean. Auzo afaria, Iturri Berri elkartean. Sarrerak salgai daude Gure Txoko tabernan eta Martin harategian. Afal ostean. Olatz eta Xabi musikariek giroa alaituko dute Iturri Berri elkartean. Hilak 25, astelehena Santio eguna 9:00tan. Goiz eresia, Oiartzungo Lartaun Txistulari Taldearekin. 10:30ean. Meza nagusia auzoko hildakoen omenez, Soroko gurutzean. 11:30ean. Idi-dema. Artola eta Mixiyuaren idi pareen arteko desafioa. 16:30ean. XXI.Kronoeskalada (3-15 urte). 18:30ean. Artzain txakur lehiaketa. Ondoren. Bokatak afaltzeko aukera. 22:30ean. Santioetako argazki zaharrekin egindako bideoaren emanaldia. Ondoren. Musika emanaldia, Oiartzungo Irati Odriozola eta Ane Badiola abeslarien eskutik. Hilak 27, asteazkena 14:00etan. Jubilatuen bazkaria, Iturri Berri elkartean. Hilak 29, ostirala 16:30ean. Gorriti show. Jarraian. Txokolate jatea bertaratzen direne guztientzat. 20:00etan. Presoen aldeko kartelada. 22:00etan. Bajinaren Bakarrizketak antzezlana. 22:00etan. Truk txapelketa, Iturri Berri elkartean. 22:00etan itxiko dute izen-ematea. [...]
Egitaraua
Etzi, hilak 23, larunbata
- Guraso eta haurrentzat Gaubela, dorretxean.
- 20:30ean. Afaria.
- 22:00etan. Karaokea.
- Ondoren. Bertan lo egiteko aukera egongo da. Norberak bere afaria eta lotako gauzak eraman beharko ditu (zakua, esterila, pijama…).
Hilak 24, igandea, Santio bezpera
- 11:00tan. Haur jolasak, eta bertaratzen diren guztien laguntzaz auzo apainduko dute.
- 19:00etan. Lertxunaren altxaerarekin Santio Jaiak hasiko dituzte.
- Jarraian. Haurtzaro Dantza Taldeak euskal dantzak eskaniko ditu lertxunaren aurrean, eta segidan buruhandiak ibiliko dira auzoan barrena, dultzaineroen laguntzaz.
- 21:30ean. Auzo afaria, Iturri Berri elkartean. Sarrerak salgai daude Gure Txoko tabernan eta Martin harategian.
- Afal ostean. Olatz eta Xabi musikariek giroa alaituko dute Iturri Berri elkartean.
Hilak 25, astelehena Santio eguna
- 9:00tan. Goiz eresia, Oiartzungo Lartaun Txistulari Taldearekin.
- 10:30ean. Meza nagusia auzoko hildakoen omenez, Soroko gurutzean.
- 11:30ean. Idi-dema. Artola eta Mixiyuaren idi pareen arteko desafioa.
- 16:30ean. XXI.Kronoeskalada (3-15 urte).
- 18:30ean. Artzain txakur lehiaketa.
- Ondoren. Bokatak afaltzeko aukera.
- 22:30ean. Santioetako argazki zaharrekin egindako bideoaren emanaldia.
- Ondoren. Musika emanaldia, Oiartzungo Irati Odriozola eta Ane Badiola abeslarien eskutik.
Hilak 27, asteazkena
- 14:00etan. Jubilatuen bazkaria, Iturri Berri elkartean.
Hilak 29, ostirala
- 16:30ean. Gorriti show.
- Jarraian. Txokolate jatea bertaratzen direne guztientzat.
- 20:00etan. Presoen aldeko kartelada.
- 22:00etan. Bajinaren Bakarrizketak antzezlana.
- 22:00etan. Truk txapelketa, Iturri Berri elkartean. 22:00etan itxiko dute izen-ematea.
Hilak 30, larunbata, San Inazio bezpera
- 10:00etan. Bizikleta martxa, Iturriozko mendietan barrena.
- 10:30ean. Iturriozko pilotari gazteen norgehiagoka, pilotalekuan.
- 16:30ean. III.Haur Krosa (4-10 urte).
- 18:00etan. Iturrioztarren III.Sagardo Dastaketa eta Lehiaketa. Norberak bere etxekoa eraman. Lehen hiru sailkatuek xanistebanetan egingo dute Sagardo Lehiaketan parte hartzeko aukera irabaziko dute.
- 21:30ean. Bertso afaria, Soroan. Bertsolariak: Onintza Enbeita, Ander Lizarralde, Jon Maia eta Angel Mari Peñagarikano. Afaltzeko, Trikikupelako kideek prestatutako afaria, sagardotegi gisa girotutako Soroan.
Hilak 31, igandea, San Inazio eguna
- 9:00etan. Goiz eresia, Oiartzungo Lartaun Txistulari Taldearekin.
- 11:00tan. Desafioa: auzoko hirukote gaztea astoaren kontra.
- 11:30ean. Tortilla Txapelketa, soroan. Jai Batzordeak arautzak, patatak, gazta, olioa eta sua jarriko ditu. Norberak eraman behar ditu zartagina eta gehitu nahi dion edozer.
- 14:00ean. Erromeria, Soroan. Paella erraldoia. Txartelak aldez aurretik erosi behar dira, hilaren 28a baino lehen. Gure Txoko tabernan, Garmendi txokolategian, Martin harategian eta Pottolo janari dendan. Baserritarrez jantzita agertzeko deia egin dute.
- Bazkal ostean. Euskal preso eta iheslarien aldeko bingoa.
- 16:00etan. Gaztelu puzgarriak, Soroan.
- 18:00etan. Toka txapelketa.
- 19:00etan. Santioetako III.Argazki lehiaketako sari banaketa.
- 20:00etan. Dantzaldia, Trakets taldearekin.
- 21:00ean. Bokatak afaltzeko aukera.
- Gauerdian. Zezensuzkoa.
- Jarraian. Auzo kalejira.
- Eta festak ondo amaitzeko. Trakets taldearen emanaldia.