Alkateak ekimen erlijiosoetan parte hartzea erabaki izana salatu du Lumagorrik
Lumagorrik salatu du alkateak erlijio ekimenetan parte hartzeko erabaki hartu izana
Alkateak ekimen erlijiosoetan parte hartzea erabaki izana eta erabaki hori publiko egin izana gogor salatu du Lumagorrik, heterosexismoaren aurkako taldeak. “Eliza katolikoa homofobia, lesbofobia, transfobia, matxismoa eta kondoioaren erabileraren kontrako arduradun nagusienetakoa” dela kritikatu du Lumagorri taldeak eta harridura azaldu du Bilduk Gipuzkoan izan duen jokabidearekin: “Oreretako Bilduri burujabetasuna eta erabakitzeko eskubidea mugak dituen galdetu nahi diogu”. Halaber, Bilduren hauteskunde programan agertzen zen politika feministen aldeko apustua alderdi horrek nola burutuko ote duen ere galdetu du Lumagorri taldeak, helarazitako prentsa oharrean.Horrenbestez, heterosexismoaren aurkako taldetik deia luzatu diete Euskal Herriko hautetsiei eliza edo beste erlijio batzuetako ekimenetan parte ez hartzeko “hartutako erabakiak min handia ematenm digulako elizaren errepresioa jasotzen dugunoi” azaldu dute. Amaitzeko Euskal Herrian homofobia, trnasfobia, lesbofobia eta matxismorik gabeko aldaketaren alde lan egiteko galdegin diete hautetsiei.