VIII. Gerardo Elkano oroitaldiaren txapela, Irunera
Kultur Sustapen Elkarteak antolatuta eta udalak, kirol patronatuak, Batzoki jatetxeak eta Studiodogmak lagunduta, joan den igandean egin zuten Gerardo Elkano oroitaldiaren zortzigarren aldia. Guztira, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako hamahiru talde ari...
Kultur Sustapen Elkarteak antolatuta eta udalak, kirol patronatuak, Batzoki jatetxeak eta Studiodogmak lagunduta, joan den igandean egin zuten Gerardo Elkano oroitaldiaren zortzigarren aldia.
Guztira, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako hamahiru talde aritu ziren nor baino nor Jose Luis Caso aretoan antolatutako xake oroitaldian. Azkenean, Irungo Batalla taldeak eskuratu zuen garaipena 39 punturekin, eta txapela etxera eraman zuen.
Sustapen elkartea, bigarren
Kultur Sustapen Elkarteko A taldea izan zen bigarrena. Irabazleek bezala, 39 puntu lortu zituen oroitaldia antolatzen duen elkarteak. Hirugarren postuan Iruñeako Orvina taldea sailkatu zen.
Jokaldirik onenaren saria, berriz, Kultur Sustapen Elkarteko Juan Benitok eskuratu zuen. Sari banaketan izan zen Kirol Patronatuko lehendakari Jose Manuel Ferradas.