Igandean, berriz, KAE 2 Ligako estropada izango da Pasaian; Hibaikak antolatutako V. Ikurrina jokatuko da. Zorionekoak eskualdeko arraunaren zaleak. Asteburuan etxetik gertu dituzte hiru estropada, hiruak ikuskizunaz gozatzeko modukoak. San Miguel Ligaren barruan, Pasaiako Portu Berriaren I. Bandera jokatuko da larunbatean San Pedron, 18:00. Ordu erdi lehenago, nesken estropada izango da, Gipuzkoako Ligaren barruko hirugarren jardunaldia. Igandean, berriz, Hibaikako V. Ikurrina jokatuko da Pasaiako bokalean, 12:30ean. Gaur hiru estropadetatik bi aurkeztu dituzte. San Miguel Ligako estropadaren aurkezpena, Portu Agintaritzan izan da, bera baita estropadaren babeslea. Aurkezpenean, Portu Agintaritzako buru Lucio Hernando eta San Pedroko presidente Josetxo Aranburu izan dira. Azaldu dutenez, aurtengo estropadak badu berrikuntza garrantzitsua. Estropada eremua badia barruan antolatuko dute, eta ez ohi bezala, bokaletik kanpoaldera eta erlojupean. Sei luze eta bost ziaboga osatu beharko dituzte traineruek. ETBk zuzenean emango du estropada, eta zaleek Donibanetik nahiz San Pedrotik ikusi ahalko dute. Hibaikako V. Ikurrina Madalenekin bat eginez, Hibaikak V. Ikurrina antolatu du iganderako. KAE 2 ligako estropadaren berri, udaleko Jose Manuel Ferradasek eta Hibaikako Alex Orena eta Elixabete Pescador arraunlariek eman zuten. Igandeko estropada erlojupekoa izango da. Sei traineruko bina talde osatuko dituzte, sailkapenaren arabera, eta minutura irtengo dira traineruak. Lau luze, hiru ziaboga, eta orotara hiru itsas [...]
Bilbon antolatu zuten lehenbizikoz eta Pasaian antolatuko dute hirugarrenez, irailean. Lehengo asteburuan Hondarribian izan da Mater ontzia, hango Itsasaldia Jaialdian. Eguraldiak lagundu ez arren, harrera oso ona izan dute antolatutako jarduerek. Bilb...
Aurten lehen mailara igo den Real Betis Balompié futbol taldea gaurtik Hondarribian kontzentratuta egongo da uztailaren 25a arte. Talde andaluziarrak txapelketa bat jokatuko du Baionan eta beste bat Irunen, eta Hondarribia hautatu du kontzentrazioa e...
Musik & Arts izeneko festibala egingo dute lehen aldiz larunbatean hasi eta aste betez Hondarribian. Musika eta artea fusionatuko dituen ekimen berritzailea Udaleko areto nagusian aurkeztu zuten atzo goizean, eta Aitor Kerejeta alkatea, Iñaki Etxepare jaialdiaren zuzendaria eta Esther Barandiaran, Musika eskolako irakaslea bertan izan ziren. «Hondarribiarentzat ohore bat da kalitatezko jaialdi honen egoitza izatea», esan du Aitor Kerejtak, Hondarribiko alkateak. «Lehen urtea da, eta ziur datozen egunetan asko entzungo dugula honen inguruan, eta herrian sendo errotuko den zerbait dela, kalitate eta ingurune bikainak ditu eta horretarako, Paradorea, Arma Plaza eta Goiko Errota kasu. Gainera, Hondarribia kultur aldetik Gipuzkoan eta Euskal Herrian erreferente izateko bidean beste urrats bat da, Blues Jaialdiaren ondoren». Musika eta artea Hondarribia Musik & Arts jaialdiaren filosofia hainbat arte elkartzea da, hitzaldi, liburu, aurkezpen, kontzertu eta abarren bidez. Adin guztiei zuzendua da, izan ere ideia eta zaletasun anitz biltzen ditu: dantza, historia, eskultura, musika ekoizpena… Barrokoa, opera nahiz biolin elektrikoa izango dira entzungai eta jaialdiaren hasiera Gipuzkoa Plazan izango da larunbatean. Bertan, Bach y el Mar, Cello Suites in Hondarribia, aurkeztuko dute, eta musika, dantza eta ikus-entzunezkoak uztartuko dituzte.
Betiko Xanti eta Maialen. Betiko banda. Betiko txupinazoa. Urteak daramatzate madalenetako ikur izaten, eta egun ere halaxe izaten jarraitzen dute. Horren erakusle da 1917ko madalenetan Udal Musika Bandari ateratako irudia, edota 60eko hamarkadako txupinazoa eta erraldoi eta buruhandien martxa. Momentu horiek bizi zituztenek buruan grabatuta izango dituzte irudi horiek; han izan ez zirenek, ordea, beste irtenbide bat daukate garai bateko madalenak zein herrian egiten ziren beste festak ezagutzeko: Errenteriako seme-alabak 1926-1970 erakusketa. Hilabete bukaerara arte egongo da Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean. Astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30era ikus daiteke, eta jaiegunetan, berriz, 12:30etik 14:00etara. Hilaren 21. Arratsaldeko zazpiak. Herriko Enparantza. Banda albo batean, eta plaza, bitartean, leporaino beteta. Ez da gaur eguneko txupinazoaren deskribapena. Duela 50 urte ere egoera berbera errepikatzen zela ikus daiteke argazki zaharretan. Beste adibide bat: Xanti eta Maialen. 1955ean gaur egun bezala haurrak buruhandien maskurietatik iheska ibiltzen ziren erraldoiak jira eta bira herriko kaleetan barrena dantzan ibiltzen ziren bitartean. Erakusketan ere 1920ko egitaraua ikus daiteke. Orduko hainbat ekimen egun egiten ez diren arren, beste hainbeste oraindik mantentzen dira: pilota partidak, su artifizialak, zezen suzkoa… Konparaketa ugari egin daitezke historian zehar izandako madalenen artean, eta seguru ez direla alderatzeko modukoak ere, baina urteak joan eta urteak gauza batzuk ez dira [...]
Kaia handitzeko dauden proiektuen artetik «jasanezinena» Pasaiakoa dela iritzi dio Greenpeacek. Pasaiako kanpo kaiaren egitasmoa gelditu beharra dagoela iritzi dio Greenpeacek. Moratoria bat eskatu berri du proiektuarentzat, talde ekologistaren ustez...
Herriko taldeen artean lehiaketa egin ondoren, Berdintasun Kontseiluak hiru talde aukeratu ditu 2011-2012 denboraldian espontsorizatzeko. Honakoak dira: Hibaika Arraun Elkartea, EAT Errenteriako Atletismo Taldea eta Ereintza eskubaloi elkartea. Hiru talde horiek aurkeztu diren zortzi taldeen artean emakumeen presentzia eta parte hartze arloetan puntu gehien lortu dituztenak izan dira, Berdintasun Kontseiluaren arabera. Hiru talde horiez gain, honakoak izan dira aurkeztutako gainontzekoak: Beti Ona, Saski Oiarso saskibaloi taldea, Touring, Rentoks beisbol eta softbol taldea eta Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkartea. Horrenbestez, babesa lortu duten taldeek 2.000 euroko diru laguntza, Berdintasun Kontseiluaren irudia, elkarteko giza baliabideen eta baliabide materialen erabileran parekotasuna eta komunikabideei lotutako sustapena lortu dituzte. Berdintasun Planean kirol eremuan jasotako helburuekin bat egiten duten taldeak izan ditu kontuan kontseiluak espontsorizatzerako garaian. Hala nola, klubean emakumeek duten presentzia (zuzendaritzan, talde teknikoan edota kirolarien artean), emakumeak lehia ofizialetan hasi diren lehen urtea, horietan dauden emakumeak, kirola sustatzeko planik baduten ala ez… Horrekin batera taldeko zenbait alderdi ere kontuan izan ditu: zenbat emakume dauden, talde teknikoan emakumeek duten presentzia, zein kategoriatan jokatzen duten… Hori guztia kontuan izan dute talde bakoitza ebaluatzerako garaian, eta guztien artean puntu gehien lortu dituzten taldeak Hibaika eta EAT izan dira bakoitzak 68na punturekin. Hurrengo tokian Ereintza Elkartea geratu da 64 [...]
Artea dibertigarria da, eta zirikatzeko egina dago. Hala azaldu dute Arteando Arte Garaikidearen azokaren antolatzaileek. Azoka aurten antolatu dute lehenengoz, eta bihar zabalduko dute Irungo Ficoba erakustazokan. Egungo arte plastikoak publiko orori ...
Baginaren bakarrizketak komedia igandean gaueko 22:30ean Santiago kalean izango da. Txalo produkzioak ekoitzitako antzezlana euskaraz eta doan izango da. Baginaren bakarrizketak egindako elkarrizketa batzuen emaitza da, eta horretarako adin, arraza, ma...